• Antxoaren biomasaren estimazioa 330.000 tona ingurukoa da aurten, AZTIk bultzatzen duen Bioman kanpainako datuen arabera.
  • Zifrarik altuena da 1987an azterketa hasi zenetik, eta espeziearen iraunkortasuna bermatzeko markatzen den 21.000 tonako balio minimotik oso gora dago.
  • EAEko ontziek 4.600 t antxoa harrapatu dute, eta lonjako batez besteko prezioa 1,38 €/kg izan da.
  • Antxoaren kosteraren eta Bioman kanpainaren datuak gaur goizean aurkeztu dituzte, prentsaurrekoan, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak eta Rogelio Pozo AZTIko zuzendari nagusiak.
  • Txostena ikusi HEMEN

Pasaia, 2020ko ekainaren 29a.- Kantauriko antxoak balio nutrizional eta komertzial handia dauka, eta arrantza jardueraren funtsezko zutabeetakoa da. Ingurumen faktoreei oso lotuta dagoen espeziea izanik, ezinbestekoa da urtero dagoen kantitatea egiaztatzea, harrapaketak modu jasangarrian kudeatzeko eta iraupena bermatzeko.

Behar horri erantzuteko, AZTI zentro teknologikoak –Basque Research and Technology Allianceko kidea da (BRTA)–, 1987az geroztik, Bioman kanpaina zientifikoa egiten du urtero, antxoa helduaren populazioaren egoera ebaluatzeko ekimena. Bioman Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak  eta Europako Batzordeak finantzatzen dute. Horiez gain, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Arrantzako Idazkaritza Nagusiak ere laguntzen du, Emma Bardan eta Vizconde de Eza ontzi ozeanografikoak erabiltzea ahalbidetuz.

Bizkaiko golkoan antxoaren biomasa kalkulatzeko azken kanpainako behin-behineko datuen arabera, aurten 330.000 tonainguru dago, 1987an hasi zen serie historikoko zifrarik altuena. Emaitza horiek espeziearen iraunkortasuna bermatzeko gomendatzen den 21.000 tonako balio minimotik oso gora dago.

Azken bost urteetan lortutako datuak onak baziren ere, 1987an Bioman kanpainaren serie historikoa hasi zenetik, inoiz ez da erregistratu aurtengoa bezain emaitza ona.

Ezagutza, sektorearen zerbitzura

Antxoa ebaluatzeko ikerketak oinarrizko zutabe bat dira horren kudeaketarako. Jasotako datuak Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluan analizatzen dira (CIEM). Ikerketari esker, antxoaren stockaren amaierako kalkulua (zenbat dagoen) eta Urteko Harrapaketa Kopurua (TAC) zehaztu daitezke.

Frantziako IFREMER itsas ikerketako institutuak urtero egiten zuen Pelgas kanpaina, Biomanekin batera, baina, hura bertan behera geratu zenetik, antxoaren egoera zehazteko eta 2021eko harrapaketak gomendatzeko erabili ahal izango diren datu zientifiko bakarrak AZTIk egiten dituen Bioman eta Juvena –irailean egingo da– kanpainetan jasotakoak eta ontzien harrapaketetan ateratakoak dira.

Aurtengo BIOMAN kanpainak desafio handi bat izan du, Covid-19aren larrialdi sanitarioagatik, ezohiko neurriak aktibatu behar izan baitira, azterketan inplikaturiko taldeen osasuna bermatzeko. Edozein kasutan, Kantauriko itsasertz osoko arrantza sektorearen ekonomiaren zutabeetako baten iraunkortasunaren alde egiteak kanpaina hau aurrera egiteko erabakia hartzerakoan pisu handia izan du. Ez dezagun ahaztu sektoreak 1.000 arrantzaleri ematen diela enplegua, eta lehorreko 3.000 langileri, produktua merkaturatzen eta transformatzen, herritarrei elikagai osasungarri bat eskaintzeko.

Aurtengo antxoaren kosterari buruzko datuei dagokienez, euskal ontzien harrapaketak 4.600 tonakoak izan dira, 2019ko 8.500 tonen aldean; hori azaltzen da Covid-19ren intzidentziaren ondorioz kanpainaren iraupena laburragoa izan dela, (aurten, itsasontziak hilabete eta erdiz aritu dira arrantzan, aurreko kanpainetako ohiko bi hilabete eta erdien aldean). Lonjako batez besteko prezioa ere pixka bat baxuagoa izan da: 1,38 €/ kg; iaz, berriz, 1,62 €/kg.

Tamaina gutxiagorako joera

Azken urteetan egindako kanpainen bitartez lortutako ondorioetako bat da antxoaren adinaren araberako tamaina murrizten ari dela.

Murrizketa hori faktoreen konbinazio baten ondorio izan liteke. Alde batetik, erreklutamendu handiak direla eta, biztanle gehienak urtebetekoak dira; bestetik, ugaritasun handiaren aldeko baldintzek adin bereko antxoa txikiagoak bizirautea eragiten dute, eta, azkenik, badakigu tenperaturaren igoerak banako txikiagoak eragiten dituela. Horrez gain, zentro teknologikoa lanean ari da Bioman kanpainari ikuspegi ekosistemiko bat emateko. Horrenbestez, laginketak egiten ditu kate trofiko osoaren datuak lortzeko, itsas hondakin eta mikroplastikoei buruzko informazioa lortzeko. Helburua da kanpainan inbertitzen diren funtsi probetxu handiagoa ateratzea, eta hainbat beharri ekimen bakar baten bidez erantzutea. Hori lagungarria da Itsas Estrategiaren eta Arrantza Politika Erkidearen Esparru Direktiba betetzeko

Azken berriak