2021eko memoria: jasangarritasuna 40 urtetan zehar
Azken berriak
EBko arrantza-batzorde zientifikoak konfiantza berritu dio AZTIri hiru ikertzaile izendatuta, horietako bat batzordeburutzarak
EBk ez du lortu bere itsasoetan Ingurumen-Egoera Ona
AZTIko ikertzaile Ángel Borjak Odum sari ospetsua jaso du bere nazioarteko ibilbide zientifikoagatik
Esaera zahar japoniar batek dio ekintzarik gabeko ikuspegia amets bat dela, baina ikuspegirik gabeko ekintza amesgaizto bat dela.
Duela 40 urte baino gehiago sortu zen AZTI, lau hamarkada hauetan eraldatuz joan den ikuspegi batekin, baina beti elementu mugiezin batekin: zientzia pertsonen bizitza hobetzeko bitarteko gisa.
Itsasotik hasi eta elikaduraren kate osoa hartu arte, AZTIk beti egin du gure baliabide naturalak bermatzearen aldeko apustua, pertsonen bizi-kalitatean islatuko den ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-iraunkortasuna sustatuz.
Gaur, inoiz baino gehiago, zientzia eta teknologia beharrezkoak dira norabide horretan aurrera egiteko. Etorkizuna (epe laburrekoa zein epe luzerakoa) jasangarritasunarekin lotuta egon behar da, ez baikara nekatuko esaten: etorkizunaren garapena jasangarria izango da edo ez da garapenik izango.
Gure 40 urteko bizitzan ezagutza sortu dugu gure inguruan gertatzen dena hobeto ulertzeko, sortzen dugun eragin positiboa ulertzeko eta gizartearentzat eta pertsonentzat balioa sortzen lagunduko diguten irtenbideak bilatzeko.
Memoria hau gure emaitzetariko batzuen baten laburpena da.
