Martxoaren 8ko erreibindikazioarekin bat
Azken berriak
AZTIk, BKHF-k eta BBK KUNAk “Sustainable Gastronomy” ziurtagiria aurkeztu dute, Euskadiko gastronomiarekiko konpromisoaren parte gisa
AZTIk XXIV. JACUMAR Saria irabazi du esturioen sexua PCR bidez identifikatzeko metodo aitzindari batekin
JUVENA 2025: Bizkaiko Golkoan antxoa gaztearen ugaritasuna hazi egin da eta batez besteko historikoa bikoiztu du
Emakunderen martxoaren 8ko kanpainaren leloa hau da: “Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian. Egin dezagun dagokiguna“, eta zaintza lanak ikusarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko beharra azpimarratzen du.
Emakumeen eta gizonen arteko tratu eta aukera-berdintasuna lehentasuna da AZTIren politikan, eta lan harremanen funtsezko printzipiotzat hartzen da.
Gaur, martxoak 8, datu batzuk partekatu nahi ditugu, baita Berdintasun Planean egindako aurrerapenak ere, AZTIko kontziliazioari eta erantzunkidetasunari dagokienez.
- 2020an, adingabeen edo senideen zaintzari lotutako baimen eta eszedentzien %91 emakumeek eskatu zituzten.
- 2020an, akonpainamendurako baimen medikoaren eskaeren %76 emakumeek egin zituzten.
- 2021ean (martxoko datuak), adingabeak/senideak zaintzeko eskatutako lanaldi murrizketen %89 emakumeek egin dituzte.
Azken bi urteotan, gizonen eta emakumeen arteko alde horiek murrizteko hainbat neurri jarri ditugu martxan:
- 2019ko azaroaz geroztik, erantzunkidetasunean eta kontziliazioan aurrera egiteko helburuarekin, bi gurasoentzat 21 astera parekatu da jaiotzagatik edo adingabea zaintzeagatik ematen den baimenaren iraupena, eta edoskitzaroko baimena 1 ordura 12 hilabetez. Neurri horrekin, arlo horretan indarrean dagoen legeari aurrea hartu eta hobetu dugu.
- 2019tik, DOPak eta VRak finkatzean, zuzenketa faktore bat sartu da, hartutako lanaldi murrizketarekiko proportzionala.
- Generoaren dimentsioa sartu da laneko arriskuen prebentziorako politikan eta tresnetan, legeria berrira egokitzeko.
- Gainera, AZTIk, berdintasunari dagokionez, hainbat kontziliazio neurri, onura eta laguntza eskaintzen ditu, interes profesionalak eta familiarrak kontziliatzen laguntzeko.
Lehenengo urte honetan, Berdintasun Batzordeak, Berdintasun Planaren bitartez, apustu sendoa egin nahi izan dugu genero perspektibari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioaren alde, hainbat ikuspegitatik, gizonak zein emakumeak gai konplexu horri buruz jabetzeko lehen urrats gisa.