Itsasaldi taulak 2024: PASAIA
Azken berriak
Oarsoaldea etorkizun urdinago baterantz doa, Ekonomia Urdinaren Poloaren jardunaldi tekniko berri bat eginez
Itsasaldi taulak 2025
Antxoa gazteen batez besteko biomasaren beherakada txikia, 2019, 2020 eta 2021 denboraldietan erregistratutakoa baino handiagoa bada ere
Urtero bezala, taulak aprobetxatzen ditugu jendearentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiei buruzko dibulgazioa egiteko. Kasu honetan, klima aldaketaz eta horrek itsasoan eta kostaldean duen eraginaz hitz egitea erabaki dugu. AZTIn hamarkadak daramatzagu etengabeko neurketak egiten Bizkaiko golkoan, eta hainbat erakunde eta eragilerekin lankidetzan aritu gara, hala nola Ihoberekin eta Naturklimarekin, Klima Aldaketaren Itsas Behatoki bat sortzeko. Behatoki horren helburua da itsasoko eta itsasertzeko baldintza fisiko, kimiko eta biologikoen joerak monitorizatzea, egungo eta etorkizuneko inpaktuak ebaluatzea, eta erabaki informatuak hartzen laguntzea, egokitzapenari eta arintzeari dagokienez.
Adibide bat: 1986tik hilero monitorizatutako itsasoaren tenperaturaren kasuan, egiaztatu dugu 0,19ºC eta 0,26ºC artean igo dela hamarkada bakoitzean 1980tik, batez ere hego-ekialdean eta kostaldean, eta igoera horri eutsiz gero, mendearen amaierarako 3,5ºC-ko igoera izan dezakeela aurreikusten da.
Monitorizatzen dugun beste alderdietako bat itsasoaren maila eta olatuak dira. Bildutako datuen arabera, itsas mailaren hazkundea hamarkada bakoitzeko 1,5 eta 3,5 zentimetro bitarteko erritmoan gertatu da 1990etik, eta proiekzioen arabera, igoera hori 50 eta 80 zentimetro artekoa izan daiteke euskal kostaldean mende honen amaierarako.
Hori guztia eta askoz gehiago jasotzen da berriki argitaratu dugun itsasoko klima-aldaketari buruzko memorian, esteka honetan deskargatzeko eskuragarri dagoena.
Tablas de mareas 2024 PASAIA
Completa el formulario y recibirás en tu email el enlace para realizar la descarga.Bilboko itsasaldi taulak ere deskargatu ditzakezu hemen