Marrazoak identifikatzeko gida berria: Itsas kontserbaziorako oso erabilgarria den baliabidea
Azken berriak
Animalien erreinua begirada LGTBIQ+ batez
AZTIk Bai Euskarari Saria 2025 jaso du
MarTech 2025 Pasaian: Ozeano adimentsu eta iraunkorrago baterako itsas teknologia
Marrazoen identifikazio zehatza ezinbestekoa da espezie horien kontserbaziorako eta itsas ekosistemen iraunkortasunerako. AZTIk marrazoak identifikatzeko gida bat garatu du, harrapaketa-datuak eta arrantza-tokiekin elkarreragiten duten marrazoei buruzko estatistikak hobetzeko, bereziki Ekialdeko Atlantikoko atunontzietan.
Marrazoak behar bezala identifikatzea funtsezkoa da ustekabeko arrantzaren eragina ebaluatzeko eta arintzeko, espezie kalteberak babesteko eta arrantza-tokien iraunkortasuna bermatzeko.
Gidaren ezaugarriak
Gida hau Alex Salgado AZTIko ikertzaileak egin du, eta itsas ikerketan eta arrantza-tokietan lan egiten duten pertsonei zuzenduta dago (lagin-hartzaileak, patroiak eta atunontzi izoztaileetako tripulazioak). Marrazoen morfologiarekin lotutako alderdiak, ezaugarri garrantzitsuenak eta identifikatzeko gakoak biltzen ditu. Antzekotasun fisiko ugari dituzten marrazo-familia batean (Elasmobranchiomorphi: Carcharhinidae) espezie bat identifikatzeko modu erraz bat da.
