Bakearen eta pertsonen babesaren alde
Azken berriak
2024ko memoria. Erantzuna zientzian dago
AZTI, Lighthouse Living Lab errekonozituta Europan, etorkizuneko elikaduran duen funtsezko zereginagatik
Lipiwell, AZTIren spin-offak Nutrition by Athletic Club bultzatzen du: zientzia eta kirola elkartuta, elikadura pertsonalizatua eraldatzeko
AZTI eta bere langileak oso kezkatuta gaude Ukrainako gerrarekin eta gerra hau pairatzen ari den biztanleria zibilarekin.
Gerra, indarkeria, errugabeen heriotza, ezin dira inoiz konponbidea izan. Garapen Jasangarriaren Helburuen defendatzaile sendo gisa, pertsonak erdigunean jartzen ditugu eta giza eskubideak defendatzen ditugu gizartearen funtsezko balio gisa. Horregatik, zapalkuntzari aurre egiten diotenekiko eta oinarrizko balioak defendatuz bakea eskatzen dutenekiko elkartasuna aldarrikatzeko ahotsa altxatzen dugu.
Gure etorkizuna gure elkartasunean oinarritzen da, pertsonen eta haien eskubideen defentsan. Horregatik, gure komunikazio-plataformek ematen diguten bozgorailutik, Ukrainako biztanleekin lankidetzan aritzeko dagoeneko egiten ari diren hainbat ekimen zabaltzen lagundu nahi dugu.
- Ukrainian Red Cross
- UNHCR
- UNICEF Ukraine
- CARE International
- Save the Children
- Ayuda en Acción
- Médicos del mundo
- Aldeas Infantiles SOS
BRTAren adierazpena
Ukrainako gerra dela eta, eta bertako biztanleriaren zati handi bat, gehienak emakume eta haurrak, erbesteratuta dagoenez, BRTAk, I+Grako euskal aliantza zientifiko-teknologikoak bat egiten du Ukrainako herriarekiko elkartasunerako deiarekin. Ildo horretan, elkartutako 17 zentroek laguntza-programa bat abian jartzea adostu dute, hainbat mailatan (teknikariak, doktoregaiak, ikertzaileak eta teknologoak). Programa horren bidez, laguntza eskaini ahal izango zaie I+G arloko langileei, bereziki emakumeei, gerraren ondorioz Ukrainatik alde egin behar izan dutenei, BRTAko zentroetako instalazioetan lanpostuak eskainiz.