• AZTI eta A&B Laboratorios de Biotecnología EUSKALITen Ekonomia biribilari buruzko Praktika Onen Sariaren irabazleak izan dira. Erakunde biak 2019 CEX Sariaren euskal hautagaiak izango dira estatu mailan.
  • Gainera, bertaratutakoek egindako bozketa baten bitartez, Publikoaren Sari berezia banatu genuen, Donostia Kirolaerakundeari, Win-win energetikorako aliantzak praktikarekin.
  • Gainontzeko finalistak San Viator Ikastetxea eta Siemens Gamesa Renewable Energy izan ziren.

100 pertsona inguru bertaratu ziren azto egin zen ekitaldian, AZTIren Hiru oztopoen sistema: Ekoeraginkortasuna elikagaien industrian, eta A&B Laboratorios de Biotecnologíaren Ekoberrikuntza leihakortasun estrategia bezala praktika onek irabazi zuten.

AZTIren hiru oztopoen sistema hau kontserba industriako isurketen minimizaziorako erabiltzen da, industria honek ur kantitate handiak erabiltzen dituelako bere lanketan, tratamendu eta higienizazio prozesuetan. AZTIk hiru oztopoen sistema bat garatu du uraren erabilera jatorrian gutxitxeko eta hobekuntza produktiboa lortzeko.

Praktika onen hautaketa EUSKALITen Patronatuko kideez, eta IHOBE erakundeazosatutako epaimahai batek egin zuen, praktikaren berritasuna, emaitzak eta aplikagarritasuna baloratuz.

 

Azken berriak