Berriro erabil daitekeen zatiki begetala ahalik eta handiena izan dadin, frakzio organikoa bilgarritik modu automatikoan bereizteko prototipo bat garatzea proposatzen du LIFE proiektuak.

Proiektuaren funtsezko beste helburu bat da janariaren txikizkako merkataritzan sortutako fruta- eta berdura- soberakinak baliatu eta animalientzako jaki bihurtzeko plan bat diseinatzea, frogatzea eta baliozkotzea. Janari-hondakinen zatiki begetala baldintza higienikotan berreskuratzeko metodologia berritzaile bat frogatzean datza proposatutako ikuspegi hori.

Antzeko ingurumen-arazoak izan ditzaketen Europako beste herrialde batzuetara aise transferitzeko moduko metodologia bat baliatuz, sortzen diren fruta- eta berdura-hondakinen (urtean 7.000 tona baino gehiago) birziklatze-tasa % 70 baino handiagoa izatea espero da.

Beste helburu batzuk hauek dira:

  • EAEn sortzen diren hondakin begetalen inbentario osoa egitea;
  • Hondakin begetalen ezaugarriak zehaztea (nutrizio- eta osasun-parametroak barne);
  • Azpiproduktu begetalekin irin begetala egiteko behar diren baldintzak eta teknologia definitzea;
  • Hondakin begetalei balioa emateko eta animalientzako pentsuak egiteko irina ekoizteko ekintza-plan bat garatzea.
  • Handizkako merkatuetan, merkatu publikoetan, supermerkatuetan eta elikagai-industrian sortzen diren hondakinen zatiki begetalei balioa emateko proposatzen diren kudeaketa-jardunbide berrien eskala handiko demostrazioa egitea; eta
  • Lehengai berri hori animalien elikadurarako Europako Batzordearen katalogoan sartzea.

Emaitza hauek espero dira:

  • Egun erraustegietan eta zabortegietan kudeatzen diren hondakin organikoen bolumena % 70 txikitzea.
  • 7.000 tona zatiki begetal pentsua egiteko lehengai gisa berrerabiltzea;
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hondakinen kudeaketa-plana aldatzea, azpiproduktuen zatiki begetala kudeatzeko proposamen berria txertatuz.
  • Legedia garatzea, elikagai-industriak eta -banaketak sortutako hondakinen zatiki begetala zabortegietan eta hiri-hondakin solidoetarako beste instalazio batzuetan botatzea mugatzeko.

Bazkideak: Eusko Jaurlaritza, AZTI, Tecnalia Research and Innovation, Elika.

Finantziazioa: European Commission. LIFE

Informazio gehiago: http://cleanfeed.org/