• AZTIk koordinatutako NEWFEED proiektu europarrean, Espainiako, Greziako eta Egiptoko 14 erakundek parte hartu dute, tokiko elikagai-azpiproduktuak pentsu jasangarri bihurtzeko.
  • Hiru balio-kate zirkular frogatu dira, hondakinak murrizteko, kostuak txikitzeko eta abeltzaintza-sektorean merkatu-aukera berriak sortzeko ekonomia zirkularraren potentziala erakutsiz.
  • 2 milioi eurotik gorako Europar Batasunaren PRIMA programaren finantzaketari esker, lau urteko lana burutu ondoren, proiektuak hainbat testuinguru mediterraneotan aplikatzeko prest dauden soluzioak aurkeztu ditu. 

Bilbo, 2025eko irailaren 11 Nekazaritzako elikagaien hondakinak abeltzaintzarako balio handiko osagai bihurtzea dagoeneko errealitatea da. Lau urteko lan bateratuaren ostean, 14 erakundez osatutako nazioarteko kontsortzio batek frogatu du mahats-raspoak, laranja-azalek eta oliba-tortak pentsu jasangarri eta gertuko (KM0) bihur daitezkeela, Mediterraneoko abeltzaintza-sektorean ekonomia zirkularra indartuz.

AZTIk koordinatuta, NEWFEED proiektuak behien eta ardien nahiz hegazti hazkuntzaren elikadurarako osagai lokal berriak garatu eta baliozkotu ditu. Laborategian eta baserrietan egindako proba berritzaileei esker, mahats-raspoaren, laranja-azalaren eta oliba-tortaren digestagarritasuna eta nutrizio-profila hobetu dira, animalien dietan osagai horiek sartzea ahalbidetuz, osasunari edo produktuen kalitateari kalterik egin gabe.

“Elikagai-industria azpiproduktuak bigarren mailako pentsu gisa erabiltzeak abeltzaintza-ekoizpena jasangarriago bihurtuko du, Mediterraneoan haragi, esne eta arrautza eskari gero eta handiagoari erantzuteko gai izango den sistema batean”, nabarmendu du David San Martinek, AZTIko elikadura-jasangarritasuneko adituak.

economia-circular-sector-agroganadero

Hiru balio-kate zirkular

Kontsortzioak elikagai-enpresekin eta ikerketa-zentroekin lan egin du, hondakin- eta baliabide-kudeaketako kostuak murriztu ditzaketen eta produktu berritzaileetarako atea ireki dezaketen hiru balio-kate frogatzeko: pentsu aberastuak, osagarri funtzionalak edo bestelako pentsu jasangarriak. NEWFEEDen negozio-aukeren garapena Mediterraneoko hiru eskualdetan egin da: Espainia, Grezia eta Egipto. Espainian, AZTIk koordinatu du lana, eta NEIKER zentro teknologikoak, RIERA NADEU teknologi hornitzaileak eta Bodegas Baigorrik parte hartu dute, mahats-raspoa ardien eta esne-behiaren elikaduran sartzeko baliozkotzean. Grezian, laranja-azala ardien elikadurarako proteina bihurtzea izan da ardatza. Egipton, oliba-torta gizentze oilaskoen pentsu bihurtu da.

“Testuinguru bakoitzak baldintza tekniko, ekonomiko eta arautzaile desberdinak ditu; beraz, etorkizunean eredu horiek ezartzeko arrakastak tokiko gaitasunetara egokitzea, eragile giltzarrietan lankidetza bultzatzea eta erabakiak hartzea errazten duten tresnak edukitzea eskatuko du, hala nola gida metodologikoak edo plataforma digitalak”, azaldu du AZTIko adituak.

Europar Batasuneko PRIMA programaren bidez 2 milioi eurotik gorako finantzaketa jaso duen ekimenak 14 bazkide izan ditu Mediterraneoko lau herrialdetatik. Besteak beste, parte hartu dute CESFAC (Espainiako Animalientzako Elikagai Konposatuen Fabrikatzaileen Konfederazioa), UAGA (Arabako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna), Bodegas Baigorri eta Riera Nadeu.

Azken berriak