Inkesta: COVID-19ak aisialdiko itsas arrantzan izan duen eragina
Azken berriak
2024ko memoria. Erantzuna zientzian dago
AZTI, Lighthouse Living Lab errekonozituta Europan, etorkizuneko elikaduran duen funtsezko zereginagatik
Lipiwell, AZTIren spin-offak Nutrition by Athletic Club bultzatzen du: zientzia eta kirola elkartuta, elikadura pertsonalizatua eraldatzeko
AZTItik inkesta hau elkarbanatzen dugu Espainian aisialdiko itsas arrantza egiten dutenei zuzenduta. Honen helburuak bi dira:
- COVID-19ak eragindako pandemiak aisialdiko itsas arrantzan izan duen eragina ezagutzea; eta
- aisialdiko itsas arrantzaleen ohitura nagusiak eta lehentasunak ulertzea.
Inkestan sartu HEMEN
Espainian aisialdiko itsas arrantza egiten baduzu, galdera sorta honi erantzutea eskertuko dizugu. Galdetegia anonimoa da; beraz, ez zaizu eskatuko zeure burua identifikatzeko baliagarria izan daitekeen inolako datu pertsonalik. Galdetegiari erantzuteko 10 MINUTU BAINO GUTXIAGO behar dira.
Inkesta helburu zientifiko hutsarekin diseinatu da, eta emaitzak Aisialdiko Itsas Arrantzari buruzko Lantaldeko kideek partekatuko dituzte. Lantalde hori hainbat ikerketa zentrotako zientzialariek, aisialdiko arrantzaleen elkarteetako ordezkariek, administrazio publikoetako teknikariek eta kudeatzaileek, GKEek eta beste interes talde batzuek osatzen dute.Jasotako informazio guztia baliatzean, zorrotz beteko da Datuak Babesteko Europako Erregelamenduan adierazitakoa (2016/679 EBko Erregelamendua).
Azterlanari buruzko galderak edo zalantzak badituzu, jarri harremanetan Pablo Pita doktorearekin (pablo.pita@usc.es). Pozik emango dizugu behar duzun informazio gehigarria; tartean, azterlanaren amaierako emaitzei buruzko informazioa