Loading Events

Uhinak, aldaketa klimatikoak eta muturreko gertakariek Arku Atlantikoko itsasertzean duten eraginari buruzko mugaz gaindiko kongresua da.
Laugarren edizio honetan larrialdi klimatikoak garrantzi berezia hartzen du klima-aldaketaren efektuek eta muturreko ekitaldiek berehalako jokaerak eskatzen dituelako. Horregatik Uhinak 2020 kongresuarekin larrialdi klimatikoaren aurrean ekiteko mugitzen gara.

Helburuak

  • Itsasertza defendatzeko eta babesteko beharrezko diren neurriak hartzeko jardunbideak eta irtenbideak ezagutzea, klima-aldaketaren ondorioei aurre egite aldera.
  • Administrazio publikoko ordezkariak, zientzialariak, nazioarteko adituak eta sektoreko enpresak biltzea, beharrezko diren esku-hartzeei buruz eztabaidatzeko.
  • Esperientziak ezagutzea, jardunbide egokiak ikastea eta itsasertza kudeatzen eta mantentzen laguntzea.
  • Mugaz gaindiko elkarlana sustatzea eta sinergiak sortzea.
  • Herritarren iritzia jasotzea eta Admnistrazio publikoen jardunbideak zabaltzea, ekitzek sortzen duten kezkaren aurrean
  • Sektorean zabaltzen diren enpresa-aukera berriak ezagutzea.

Norentzako den

Eragile, enpresa, instituzio eta erakunde ororentzako, klima-aldaketak itsasertzean duen inpaktuari dagokionez aukerak ikusi eta jarduten duten aldetik. Zehazki:

  • Itsasertzeko erkidego eta udalerrietako eta gaian eskumena duten beste administrazioetako teknikari eta ordezkari politikoentzako.
  • Teknologia eta Ikerketa zentroetako adituentzako. Unibertsitateentzako.
  • Sektoreko enpresentzako, eta sektorean irekitzen diren aukera berrietan interesa duten enpresa eta enpresa-elkarteentza

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.uhinak.com