Animalien erreinua begirada LGTBIQ+ batez
Azken berriak
AZTIk Bai Euskarari Saria 2025 jaso du
MarTech 2025 Pasaian: Ozeano adimentsu eta iraunkorrago baterako itsas teknologia
Adimen Artifiziala eta herritarren zientzia: itsasoko biodibertsitatea eta espezie inbaditzaileak zaindu eta monitorizatzeko funtsezko tresnak
MIGUEL ÁNGEL PARDO, Elikagaien Kalitatean, Segurtasunean eta Kaltegabetasunean ikerlaria
Nire konpromisoa LGTBIQ+ Harrotasun Egunarekin —non aniztasuna aldarrikatzen den zerbait natural eta aske gisa, nahiz eta, zoritxarrez, garai nahasietan bizi garen eta gizartearen zenbait eremutatik zalantzan jartzen ari diren— da gaur naturak berak eta inguratzen gaituen guztiak ere aniztasunez beterik daudela erakutsi nahi izatearen arrazoia. Hori, jakina, zientzia komunitateak historian zehar sarritan baztertu edo ezkutatu duen zerbait izan da.
XIX. mendearen amaieran, George Murray Levick izeneko esploratzaile eta sendagileak, Scott kapitainarekin Antartikara bidaiatu zuenak, Adelaidako pinguinoen jokabide homosexualak deskribatu zituen, eta “arra ustel” gisa izendatu zituen. Gertaerak hain eskandalutzat jo ziren, non urte luzez ezkutuan eduki baitzituzten, eta duela gutxi arte ez baitira argitara atera. Animalien erreinuan LGTBIQ+ jokabideak ezkutatzea edo ukatzea oso ohikoa izan da XX. mende osoan zehar zientzialarien artean.
Hala ere, azpimarratzekoa da 1.500 animalia espezie baino gehiagotan behatu direla LGTBIQ+ jokabideak: lehoietan, jirafetan, hiena eta primateetan, hegazti, delfin, narrasti, eta intsektuetan, besteak beste.
Are gehiago, ozeanoak dira “queer” paradisurik nabarmenenak, bereziki koralezko arrezifeak, aniztasun ikusgarria erakusten baitute. Ekosistema hauetan homosexualak, poliamorosoak, transgeneroak, transexualak, intersexuak eta ez-binarioak diren organismoak deskribatu dira. Ohikoenetako bat da genero-fluidotasuna, naturan oso zabalduta dagoen fenomenoa, eta horren adibide bikaina dira txibiei buruzko ikerketak.
Txibiek kolorea eta azala aldatzen dute ugalketan zehar kamuflaje modura, eta horren barne daude kolore-aldaketak nahiz portaera bereziak; esaterako, arra txikiagoek eme itxura hartzen dute arra handiago eta oldarkorragoen aurrean oharkabean pasatzeko. Testuinguru honetan, arren eta emeen arteko proportzioa hamarretik batera irits daiteke, eta lehia bizia da geneak transmititzeko. Arra txikiagoak, “hirugarren genero” gisa hartuak, ez dira erasotuak izaten eta egoera horri etekina atera diezaiokete, bai emeekin, bai arra handiagoekin harreman sexualak izateko. Izan ere, %40rainoko interakzioetan homosexualtasun-jokabideak behatu dira.
Txibien adibideak gogoeta eginarazi beharko liguke generoari buruz dugun usteaz, eta erakutsi beharko liguke benetan naturala dela aniztasuna. Dena den, ez dugu ahaztu behar gure espeziea dela, zalantzarik gabe, anitzenetako bat. Gizarte, natura eta mundu anitz baten parte gara, eta pertsona guztiak ezagutzea eta ulertzea ezinbestekoa da elkarrekin bizitzeko.
