Adimen Artifiziala eta herritarren zientzia: itsasoko biodibertsitatea eta espezie inbaditzaileak zaindu eta monitorizatzeko funtsezko tresnak
Azken berriak
MarTech 2025 Pasaian: Ozeano adimentsu eta iraunkorrago baterako itsas teknologia
AZTIk elikadura-joera nagusiak aurkeztu ditu, zientzian, teknologian eta kontsumitzailearen ezagutzan oinarrituta
MARTECH 2025 Kongresua Pasaiara iritsiko da itsas teknologian eta ekonomia urdinaren aplikazioetan aurrera egiteko
- AZTIk antolatutako udako ikastaroaren XXI. edizioak ekainaren 3tik 5era Donostiako Aquariumean aurkeztuko ditu itsas monitorizazioaren azken berrikuntzak, adimen artifiziala eta herritarren parte-hartzea uztartuz.
- Nazioarteko adituek hainbat gai jorratuko dituzte: adimen artifizial bidezko espezie-identifikazioa, datuen balidazioa eta herritarren zientziaren rola ozeanoen kontserbazioan.
Donostia, 2025eko ekainaren 3a – Gizakien jarduerek eta klima-aldaketak itsas-ekosistemari gero eta presio handiagoa ezartzen dietenez, haien kontserbaziorako irtenbide berritzaileak behar dira. Testuinguru horretan, AZTIk 2025eko nazioarteko udako ikastaroa antolatu du, “Adimen artifiziala eta herritarren zientzia itsasoko biodibertsitatea eta espezie inbaditzaileak monitorizatu eta ebaluatzeko” izenburupean. Ikastaroa ekainaren 3tik 5era egingo da Donostiako Aquariumean.
Ekitaldiak Europako hainbat proiekturen babesa du, besteak beste: GES4SEAS, OBAMA-NEXT, GuardIAS, BioBoost+, ANERIS eta POMP. Bertan 19 herrialdetako zientzialariak, kudeatzaileak eta erabaki-politikoen arduradunak bilduko dira, itsas monitorizazioaren arloan dauden tresna aurreratuak ezagutzeko. Hainbat gai nabarmenduko dira, hala nola espezieak identifikatzeko eta datuak balidatzeko IAren erabilera; ingurumeneko ADN-a biltzeko eta espezie inbaditzaileen detekzio goiztiarrerako herritarren zientzia; eta tailer praktikoak, espezie bentonikoen sailkapenari eta datuen egiaztapenari buruz, smartphone bidez.
Ikastaroa Ángel Borjak —AZTIko aditua eta GES4SEAS proiektuaren koordinatzailea— zuzenduko du, eta Europako unibertsitate eta erakundeetako ordezkarien hitzaldiak izango ditu, hala nola Pisako Unibertsitatea, Egeoko Unibertsitatea eta ICM-CSIC, besteak beste.
«Ikastaro honek aukera paregabea eskaintzen du ozeanoak ulertzeko eta babesteko teknologia aurreratuei buruz ikasteko eta eztabaidatzeko», nabarmendu du Borjak. «Adimen artifizialaren eta herritarren zientziaren arteko konbinazioak itsas monitorizazioa eskala handiagoan eta zehaztasun handiagoz egiteko aukera ematen du, funtsezkoa baita Europako zuzentarauak betetzeko eta ekosistema hauek jasangarriak izatea bermatzeko».

Índice de contenidos
Ikuspegi berritzaile bat erronka globaletarako
Itsasoko biodibertsitatea inoizko mehatxurik handienekin ari da aurrez aurre: espezie inbaditzaileen ugaritzea, klima-aldaketaren ondorioak… Egoera honen aurrean, Europar Batasunak eskatzen du metodo eraginkor eta irisgarriak erabiltzea itsas ingurumenaren egoera ebaluatzeko, hala nola Itsas Estrategiaren Esparru Zuzentaraua (MSFD) edo 2030erako Biodibertsitate Estrategia.
AZTIren ikastaroak behar horiei erantzungo die, kasu praktikoak eta Nazio Batuen Ozeanoen Zientzien Hamarkadarekin (2021-2030) bat datozen Europako proiektuetan garatutako irtenbideak aurkeztuz.
AZTI Summer School: ozeanoen ikerketan erreferente
AZTIk herritarren artean ozeanoen garrantziaz kontzientziatzeko eta ulermena hobetzeko egiten duen lana aitortu zuen iaz Europar Batzordeko EU4Ocean Koalizioak MakeEUBlue Award sariarekin. Aitorpen horrek balioetsi zuen azken 20 urteetan AZTIko udako ikastaroa erreferente bihurtu duten pertsona guztien lana eta dedikazioa —etorkizuneko itsas ikerketako eta kostaldeko kudeaketako liderrak prestatzeko ingurune paregabea eskaintzen duena—.