• Donostiako Rekreando enpresak isolamendu-burbuila eramangarria aurkeztu du Pasaian, Itsas Salbamenduan aplikatu ahal izateko.
  • Portuko eta itsasoko sektoreko funtsezko ordezkariek gailu horrek eskaintzen dituen aukerak ezagutu ahal izan dituzte jardunaldi tekniko batean.

Pasaia, 2025eko maiatzaren 5a. Oarsoaldea eskualdeak eredu ekonomiko iraunkorrago baterantz aurrera egiten jarraitzen du, etorkizuneko erronkekin konektatuta, AZTI zentro teknologikoak, Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Pasaiako Portu Agintaritzak bultzatutako Oarsoaldea Urdina ekimenari esker, Eusko Jaurlaritzaren finantza-laguntzarekin Berpiztu programaren eta ZAP (Lehentasunezko Jarduera Eremuak) estrategiaren esparruan. Lankidetza-gune hori foku-puntu gisa finkatzen ari da, ekonomia urdinaren eremuan proiektuen jarraipena egiteko eta irtenbide berriak bultzatzeko, berrikuntza teknologikoaren, itsas industriaren eta lurralde-garapenaren arteko sinergiak sustatuz.

Ikuspegi horren adibide bat izan da gaur goizeanPasaian Rekreando enpresa donostiarrak garatutako gailu berritzaile bat aurkeztea: Itsas Salbamenduko larrialdi-egoeretarako diseinatutako isolamendu-burbuila eramangarri bat. Sistema arin eta azkar instalatzen da, eta gaixotasun infekziosoak, erredura larriak, alergia larriak edo immunodepresioa dituzten pazienteak modu seguruan isolatzeko aukera ematen du, baita ingurune operatibo konplexuetan ere, hala nola itsasoan.

Itsas sektoreko funtsezko ordezkariek parte hartu dute jardunaldian, hala nola Lourdes Oña Méndez, Bilboko Salbamendu Koordinazio Zentroko burua; Germán Erostarbe, Santanderreko zentroko burua eta Operazio Berezien Sailean esperientzia duena; eta Amelia González, Pasaiako itsas kapitaina. Bertan izan dira, halaber, Izaskun Goñi eta David Candelario, Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakaria eta zuzendaria, Julien Mader, AZTIko Itsas Teknologiako zuzendaria, Fernando Nebreda, Oarsoaldeko zuzendaria, eta Aizpea Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidentea eta Errenteriako alkatesa.

oarsoaldea_urdina

Saioan, teknologia horrek agertoki errealetan izan ditzakeen aplikazioak aztertu dira, eta agerian geratu da Oarsoaldea Urdina Poloak ingurune bideratzaile gisa duen zeregina, soluzio teknologikoak itsasoaren benetako beharrekin konektatzeko.

Oarsoaldea Urdina Poloa lehen fruituak ematen ari da ekonomia aktibatzeko motor gisa, itsas sektorean berrikuntza sustatuz. Jardunaldi hau lortzen ari garen aurrerapenen adibide argia da” nabarmendu du Julien Maderrek, topaketa horiek tokikotik aukera berriak azaleratzeko duten balioa azpimarratuz.

Bestalde, Izaskun Goñik, Pasaiako Portuko Agintaritzako presidenteak, berrikuntzak portu-ekosistemaren garapenean duen funtsezko papera azpimarratu du: “Guretzat, AZTIren presentzia Pasaiako portuan balio estrategiko handikoa da. Gure instalazioetan itsas ingurunea ikertzeko eta itsas teknologian aurrera egiteko zentro bat izatea indar handia da. Berrikuntza sektore ororentzat itsasargi da. Portu Agintaritzatik, ahalik eta gehien baliatuko ditugu eskaintzen dizkigun aukerak, eta portuko komunitate osoaren artean dinamika berritzaileak bultzatuko ditugu.”

Era berean, Aizpea Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak ere balioan jarri du Oarsoaldea Urdina Poloaren baitan garatzen ari den lankidetza dinamika. “Erakunde anitzen arteko elkarlana funtsezkoa izan da eta izango da, eskualdearen garapen sozioekonomikorako esparru estrategikoa den ekonomia urdinaren eremuan jauzi bat emateko”. Bide horretan AZTIren funtzio traktorea azpimarratu du eta badiak esperimentaziorako eta berrikuntzarako eskaintzen dituen aukerak balioan jarri ditu. Horregatik, orain arte bezala, aurrerantzean ere lankidetza eredu honetan jarraitzeko gonbidapena luzatu die gainontzeko eragileei.

Oraindik garapen fasean dagoen arren, Oarsoaldea Urdina ekonomia urdinean erreferente hasiberri gisa kokatzen hasi da, non lankidetza publiko-pribatuak eta berrikuntzaren aldeko apustuak hazkunde eta espezializazio bide berriak irekitzen ari diren lurralderako.

Azken berriak