2023ko memoria. Erantzuna zientzian dago
Azken berriak
AZTI eta NEIKER elkarlanean ari dira ENVIRODIGITAL nekazaritzako elikagaien kate osoan ingurumen-hobekuntzarako tresna gisa bultzatzeko
Mikrotomoa: itsasoa geruza finetan mozten zuen erreminta
AZTIk itsas zientzia ezagutzera gonbidatzen du urriaren 18an Pasaian egingo duen ate irekien jardunaldian
AZTIn, egiten dugun aurkikuntza eta aurrerapen bakoitzak etorkizun iraunkorrago, osasungarriago eta erresilienteago baten promesa dakar berekin. Gure lanak zientziaren eta teknologiaren mugak gainditzen ditu, pertsonen ongizatean eta ingurumena geroko belaunaldientzat zaintzean zuzenean eraginez.
Ematen dugun urrats bakoitza epe luzerako ikuspegi baten barruan dago, non balioaren sorrera ez den soilik berehalako emaitzen arabera neurtzen, baita biharko uzten dugun legatuaren arabera ere. Gure jarduera-memoria bidaia honen testigantza bat da, lortu duguna ez ezik, eraiki nahi duguna ere islatuz: zientzia eta teknologia giza aurrerapenaren aliatuak izango diren mundu bat, baliabide naturalekiko harmonia ekologikoan. Zientziak ez du erantzunik galdera guztietarako, baina erantzun onenak ditu. Erantzuna zientzian dago.