AZTIk parte hartzen duen INSPIRA Steam proiektua, genero-ikuspegia duen ekimenik onena aukeratua
Azken berriak
AZTIren lorpenak arrantza-stock iraunkorrak lortzeko hazten ari den populazioa elikatzeko
Ecolumber – Uriarte Iturrate, Delicass eta Paturpat euskal enpresak Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren Sarietan irabazle (BTEM 2024)
2023ko memoria. Erantzuna zientzian dago
Aste honetan I. STEAM Euskadi Sariak eman ziren, hezkuntza zientifiko-teknologikoan euskal praktika onenak saritzeko. Bertan INSPIRA Steam proiektuak genero-ikuspegia duen ekimen onenaren saria jaso zuen.
Deustuko Unibertsitateko INSPIRA Steam proiektuak Lehen Hezkuntzako nesken bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen ditu, taldeko mentoring-aren bidez, zientzia, teknologia eta berrikuntzako emakume profesionalek zuzendutako saioetan. Joan den ikasturtean ekimenean parte hartu zuten 228 emakumeetatik gure lankide Esti Diaz aukeratua izan zen sari banaketan parte hartzeko. Duela 4 urte proiektua hasi zenetik AZTIko aholkulariak proiektu honetan parte hartu dute. Esti Díaz ez ezik, INSPIRAn aholkulari lanetan aritu diran AZTIko beste lankideak hauexek dira: Estibaliz Arango, Sara Arranz, Bego Alfaro, María Mateo, Maitane Grande, Iratxe Mentxaka, Natalia Díaz, Leire Ibaibarriaga, Saioa Ramos, Saioa Alvarez, Sonia Riesco eta Marina Santurtún.
Gehiago jakiteko: https://inspirasteam.net/conoce-el-proyecto/