riolea_111

 

Elikagaien sektoreko enpresa txiki eta ertainetako isurketek hiri-saneamenduko sisteman eragiten dituzten arazoak konpontzea

Elikagaien sektoreko enpresa txiki eta ertainetako isurketek eragiten dituzten arazoak konpontzea du xede LIFE VERTALIM proiektu europarrak, eta hiri-saneamenduko sistemara kontrolpean biltzea isurketetako hondakin-urak.

Lea-Artibai eskualdean egingo da proiektua egiaztatzeko proba, kontserba-industriaren sektoreko ordezkari ugari ikusle direla. Inpaktu handia eragiten dute enpresa horien isurketek Ondarroako Hondakin Uren Araztegian. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak kudeatzen du araztegia. Atzo, hain zuzen, taldearen lehen bilera egin zen, hurrengo hilabeteetarako lan-plana zehazteko.

Arrain-kontserben sektoreko enpresen kolektorerako isurketek eragiten dituzten arazoak murriztea da proiektuaren bazkideen helburua. Zama organiko handia dute ezaugarri nagusia efluente horiek (olioak, koipeak eta gatzak); hori dela eta, zaila da haiek behar bezala kudeatzea, eta funtzionamendu-arazoak eragiten dituzte araztegian. Izan ere, inguru jakin bateko enpresa guztiek aldi berean isurtzen badituzte hondakinak, eragotzi egiten dute araztegiko tratamendu biologikoa.

Proiektuaren xedea: elikagaien sektoreko enpresa txikien isurketek eragiten dituzten arazoen konpontze integrala, hiri-araztegi batean. Proiektuaren onurak, berriz, hauek dira:

Bazkideak: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak zuzentzen du proiektua, eta AZTI arduratzen da koordinazio teknikoaz. Ceit-IK4 eta Aguirreoa, Guenaga, Heisa eta Marmar kontserba-enpresak ditu partaide, besteak beste, proiektuak, zeinak Europar Batasuna, LIFE programan barne eta URA- Uraren Euskal Agentziaren diru-laguntza jasotzen duen.

Finantzaketa: UE, DG Environment. LIFE programa (LIFE15 ENV/ES/000373)

Iraupena: 2016ko Irailetik – 2019ko Irailera