Proiektua

TRANSPOTTING

Antxoaren garraio-, erreklutamendu- eta tamaina-prozesuak Bizkaiko Golkoan

LurraldeaNazionala
Finantzatzailea:Estatuko Agentzia Publikoa
Iraupena2025-2029
EgoeraAktibo

Testuingurua

Antxoa europarra (Engraulis encrasicolus) funtsezko espeziea da bai itsas ekosistemarentzat, bai Bizkaiko Golkoko arrantza- eta kontserba-jarduerarentzat. Haren populazioaren bilakaera, neurri handi batean, urteko erreklutamenduaren araberakoa da, hau da, arrautzen, larben eta gazteen biziraupenaren araberakoa.

Arrantza honen kudeaketari esker, stocka leheneratu eta egoera onean mantendu ahal izan da 2005etik 2010era bitartean arrantza itxita egon ondoren. Hala ere, oraindik ez dago argi zer prozesuk erregulatzen duten erreklutamendua. Gainera, azken urteotan biomasa handiak erregistratu dira, baina, aldi berean, antxoen batez besteko tamaina txikitu egin da; orain arte aztertutako hipotesiek ez dute fenomeno hori guztiz azaltzen.

TRANSPOTTINGek aztertuko du ea arrautzen eta larben garraio- eta atxikipen-prozesuek, harraparitza-harremanekin batera, eragina duten haien biziraupenean eta gazte-fasera iristen diren aleen ezaugarrietan.

Helburuak

TRANSPOTTINGen helburu nagusia da zehaztea Bizkaiko Golkoko antxoa-arrautzen eta -larben atxikipen- eta sakabanatze-prozesuek zer eragin duten haien biziraupenean eta, ondorioz, erreklutamenduaren intentsitatean eta gazteen zein helduen tamainan.

Horretarako, proiektuak helburu espezifiko hauek izango ditu:

Espero diren emaitzak

TRANSPOTTINGek aukera emango du zehazteko arrautzak eta larbak plataforma kontinentaletik kanpora garraiatzeak zenbateraino aldatzen duen harraparitzarekiko duten esposizioa, eta prozesu horiek zer eragin duten haien biziraupenean eta ondorengo erreklutamenduan.

Proiektuak ezagutza berria emango du garraio-ereduen, erreklutamenduaren intentsitatearen eta bizirik irauten duten aleen tamainaren arteko lotura zehazteko. Horrela, Bizkaiko Golkoko antxoa-populazioan ikusitako aldaketak azaltzen lagunduko du.

Era berean, garraio-eredu historikoak berreraikitzeko metodologia bat garatuko da, eta behaketa-sistema erdiautonomoen eta garraio-ereduen erabilera ebaluatuko da, antxoaren lehen bizi-faseen jarraipenerako tresna osagarri gisa.

Espero den inpaktua

Emaitzek antxoa-populazioaren ebaluazio ekosistemikoagoa egiten lagunduko dute, haren dinamika baldintzatzen duten prozesu fisikoei eta biologikoei buruzko informazioa txertatuta.

Proiektuak, halaber, azken urteotan ikusitako tamaina-murrizketa garraio-ereduen denborazko aldaketen ondorio den edo ingurumen-baldintzetan gertatutako aldaketa iraunkorragoekin lotuta dagoen zehazten lagunduko du.

Ezagutza horri esker, stockaren ugaritasunean eta ezaugarrietan gerta daitezkeen aldaketak aurreikusteko gaitasuna hobetu ahal izango da, eta informazio erabilgarria eskaini arrantzaren kudeaketa jasangarrirako. Era berean, arrantza-sektorea eta kontserba-industria baliabide horren aldaketetara egokitzen lagunduko du.

Finantzaketa

PID2024-157518OB-I00 proiektua honako hauek finantzatu dute:

MICIUCofinanciadoAEI-1024x198

Ikerketa-proiektuak

INDAGA

Aingira EAEn modu moldagarrian kudeatzeko berrikuntza eta diagnostikoa

Proiektua ikusi

GenREACT

Klima-aldaketarekiko erresilientzia eta egokitzeko ahalmena aurreikustea tresna genomikoen bidez, arrantza-kudeaketa hobetzeko

Proiektua ikusi

FATUNAMON

eDNAn oinarritutako metodoak egokitzea eta ebaluatzea, hegalaburra gizentzeko akuikulturako instalazio pilotu baten ingurumen-jarraipena egiteko eta ingurumen-inpaktua ebaluatzeko

Proiektua ikusi

PIXEL

Berrikuntza sustatuz espezie pelagikoen ustiapen jasangarrirako

Proiektua ikusi

TIOPESCA

Euskal arrantza-sektoreko Input-Output taulak

Proiektua ikusi

DSeine

Digital Seine: inguraketa-sareen hedapenean erabakiak hartzeko tresnen sentsorizazioa eta diseinua

Proiektua ikusi

ZIMARROI

Hegaluze gorriaren espazio-denborazko banaketa eta zonako atxikimendua Bizkaiko Golkoan

Proiektua ikusi

EEO Tuna

Euskal flotarentzat interesekoak diren tunido epel eta tropikalen stocken kudeaketa-estrategien ebaluazioa

Proiektua ikusi

GEAR

Itsaso Kantaurian hegaluze gorria gizentzeko granjei buruzko ikerketa-proiektua

Proiektua ikusi

ACDC

Berdelaren eta antxoaren eskuragarritasunean eta eskuramenean izandako aldaketak. Egokitzapen teknikoak eta estrategikoak.

Proiektua ikusi

AnEco

AnEco: Antxoaren populazio-dinamikaren ezagutza hobetzea, arrantzarako erabakiak hartzeko tresna batekin

Proiektua ikusi

BBPP ANABAC

Inguraketa-atunontzietako Jardunbide Egokien Kodearen jarraipena eta egiaztapena

Proiektua ikusi

BBPP OPAGAC

Inguraketa-atunontzietako Jardunbide Egokien Kodearen jarraipena eta egiaztapena

Proiektua ikusi

SIMULEK

Kostaldeko eta artisau arrantza-ontzietarako propultsio hibrido-elektrikoko sistemak simulatzea eta ebaluatzea.

Proiektua ikusi

ARBAS

Harrapari babestuak eta arrantza komertziala: harrapaketa intzidentalaren ebaluazioa, arintzea eta balorazio sozioekonomikoa

Proiektua ikusi

SUMIDEROS

Euskal kostaldeko hondoko zabor-hustubideak

Proiektua ikusi

MER-CKMR

Legatzaren ugalketa-stockaren biomasa estimatzea hurbileko ahaideen harrapaketa eta berharrapaketa metodoaren bidez

Proiektua ikusi

GENGES

Genetatik arrantza-kudeaketara

Proiektua ikusi

CASELEM

Mejora de la selectividad del arrastre al fresco en el marco de la Obligación de Desembarque: CAMPAÑA DE SELECTIVIDAD A BORDO DEL EMMA BARDAN

Proiektua ikusi

ECOPES

Enfoque ecosistémico para la investigación pesquera

Proiektua ikusi

BIOMAN eta JUVENA

Antxoaren ebaluazioa egiteko kanpaina zientifikoak

Proiektua ikusi

SIMMA

Sistemas innovadores de monitoreo para prevención de riesgos en zonas de producción de moluscos en mar abierto

Proiektua ikusi

BSH – BLUESHARK

Marrazo urdinaren (Prionacea glauca) eta marrazo muturluzearen (Isurus oxyrinchus) habitataren ezaugarriak, migrazio-ereduak eta espazioaren eta denboraren arteko elkarrekintza euskal flotarekin.

Proiektua ikusi

SALPAS

Antxoaren eta berdelaren banaketa bertikala, soluzio prediktiboak eta taktikoak

Proiektua ikusi

SELAR2

Reducción del DESCARTE de las especies sujetas a TAC en la flota de arrastre que opera en aguas Comunitarias

Proiektua ikusi

ULYSSES

Mejora de la salud del litoral vasco y los océanos a través del estudio y la mitigación de la basura marina y ribereña, promoviendo la conciencia y educación ambiental.

Proiektua ikusi

INXS

Espezie pelagikoen explotazio iraunkorrerako berrikuntza

Proiektua ikusi

DESCARTES - Euskal flotako bazterkinen azterketa

Euskal flotako bazterkinen azterketa

Proiektua ikusi

BIGFIS

Fisika ozeanikoak ziklo biogeokimikoen modulazioan duen eginkizuna eta itsas ekosistemen funtzionamenduan duten isla

Proiektua ikusi

TRANSEGAN

Antxoaren eta berdelaren arrautzen eta larben itsas garraioaren zeregina

Proiektua ikusi

BFT Index

Bizkaiko golkoko BFT gazteen indize akustikoa

Proiektua ikusi

SUPERV

Optimización de la supervivencia del DESCARTE en la flota de cerco del País Vasco en el marco de la Obligación de Desembarque (OD): Factores tecnológicos y operativos

Proiektua ikusi

EveryFish

Europako arrantza-tokietako harrapaketen jarraipenaren trantsizio digitala

Proiektua ikusi

BIOFAD

Probar diseños e identificar opciones para mitigar los impactos los FADs de deriva en el ecosistema

Proiektua ikusi

IMPACPESCA

Arrantzak habitat bentonikoetan duen eraginari buruzko datuen lorpena

Proiektua ikusi

PALPROF

Sakonera handiko palangre-kanpaina, marrazoen eta beste espezie batzuen ugaritasuna ezagutzeko

Proiektua ikusi

NEGULABUR

Hegalaburraren espazio-denboraren distribuzioa Bizkaiko Golkoan

Proiektua ikusi

Observatorio litoral de cambio climático de Gipuzkoa

Seguimiento y análisis de indicadores fisicoquímicos y biológicos del cambio climático en el litoral de Gipuzkoa

Proiektua ikusi

MEECE

Itsas ekosistemaren bilakaera ingurune aldakor batean

Proiektua ikusi

CLIREMAR

Escenarios climáticos de los recursos marinos vulnerables de España

Proiektua ikusi

MSE Tuna

Atlantikoko atun zuria eta atun tropikalak kudeatzeko esparruen garapena

Proiektua ikusi

CLIPES

Predicción y anticipación de los efectos de la variabilidad en condiciones oceanográficas y el cambio climático global a las pesquerías de las flotas vascas

Proiektua ikusi

SMARTFISH

Tecnologías de pesca inteligentes para un sector pesquero eficiente y respetuoso con el medio ambiente

Proiektua ikusi

ORTZELEK

Investigación y desarrollo de Tecnologías para lograr Cero Emisiones de Embarcaciones Costeras

Proiektua ikusi

DIADES

Evaluación y mejora de los servicios ecosistémicos de los peces diádromos bajo el cambio climático

Proiektua ikusi

MENDES

Aproximación integral a la minimización y manejo de la captura no deseada (antes descartes) de la flota española que opera al arrastre en aguas del Golfo de Bizkaia y del Noroeste ibérico

Proiektua ikusi

MENDES 2

Estudio y optimización de la selectividad de la red de arrastre en el caladero del Cantábrico y Noroeste con vistas a su optimización en el marco de la adaptación a la regulación sobre Obligación de Desembarque

Proiektua ikusi

Arrantza Datuak Biltzeko Programa Komunitarioa

Arrantza desberdinetako aldagai biologikoen laginketa eta bilketa

Proiektua ikusi

VarMer

Legatz europarraren ugaritasunaren eta parametro biologikoen aldakortasuna

Proiektua ikusi

DISCARDLESS

Valorización de las capturas no deseadas pero descargadas

Proiektua ikusi

SOSART

Artisau Arrantzaren Iraunkortasuna: Arrantza Aukeren Banaketa eta Itsas Ekosistema Ahulak ezartzearen ondoriozko inpaktua

Proiektua ikusi

OSTREOBILA

Ostreopsis mikroalga toxikoaren aurkako erabakiak hartzeko tresnak garatzea

Proiektua ikusi

GENOMY

Metodo genetiko eta otolitoen mikrokimikaren bideragarritasun-azterketa, Ozeano Bareko ekialdeko hegalhoriaren populazio-egiturari buruzko informazioa emateko

Proiektua ikusi

Ikerketa taldea

Naiara Aldanondo

Naroa Aldanondo
Ikertzailea (PhD)

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea

Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Ekonomia urdina, Ozeanografia operazionala

Ikerketa-azpilerroak: Arrantzarako teknologiak, Arrantzaren kudeaketa jasangarria, Behaketa eta monitorizazioa denbora errealean, Ozeanoaren eta kostaldearen modelizazioa

Cookieak