Aingira EAEn modu moldagarrian kudeatzeko berrikuntza eta diagnostikoa
Aingira europarra (Anguilla anguilla) egoera kritikoan dago, bai mundu mailan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan. Kudeaketa Plana hamarkada bat baino gehiagoz aplikatu den arren, ez da berreskurapen-zantzurik hauteman: erreklutamenduak oso maila baxuetan jarraitzen du, eta, EAEn, zilar-aingiraren biomasa jatorrizko biomasaren % 10 ingurukoa da, espeziea berreskuratzeko ezarritako % 40ko ihes-helburutik urrun.
Egoera horrek bere horretan jarraitzen du, nahiz eta uraren kalitatean, habitaten leheneratzean eta ibaien konektibitatean hobekuntzak egin diren. Horrek agerian uzten du aplikatutako neurrien eraginkortasuna zehaztasun handiagoz ebaluatzeko beharra.
Kudeaketa Planaren ondorengo ebaluazioa 2027ko ekainean egitea aurreikusita dagoenez, INDAGAk eskuragarri dagoen oinarri zientifiko-teknikoa indartuko du. Horretarako, arrantza elektrikoei, migraziorako oztopoei eta ibai-sarearen ezaugarriei buruzko informazioa eguneratuko du, eta diagnostikorako eta ebaluaziorako tresna berriak garatuko ditu.
AZTIk aingira europarraren azterketan duen esperientzia eta espezie horri buruzko ICESen lantaldean (WGEEL) duen parte-hartze aktiboa jarriko ditu proiektuaren zerbitzura.
INDAGAren helburua da EAEn Aingira Kudeatzeko Plana berrikusi eta eguneratzeko behar den oinarri zientifiko-teknikoa sortzea, aplikatutako neurrien eraginkortasuna ebaluatuz eta espeziearen berreskurapena mugatzen ari diren faktoreak identifikatuz.
Horretarako, proiektuak honako hauek planteatzen ditu:
INDAGAk Eusko Jaurlaritzaren eskura jarriko du EAEn aingiraren jarraipena eta ebaluazioa egiteko tresna kuantitatibo, espazio esplizitu eta erreproduzigarri bat, datu-base historiko harmonizatu eta eguneratu batean oinarritua.
Espazio-ereduari eta SMART adierazleen sistemari esker, ebidentzian oinarritutako kudeaketa moldagarrirantz aurrera egin ahal izango da, eta neurriak aldian-aldian berrikustea erraztuko da, lortutako emaitzen arabera.
Gainera, proiektuak aingira europarra berreskuratzeko baliabideak modu eraginkorragoan bideratzen lagunduko du, eta oinarri tekniko sendoa eskainiko du 2027ko ekainean egitea aurreikusita dagoen Kudeaketa Planaren ondorengo ebaluaziorako eta eguneratzerako.
Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren bidez (FEMPA)

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea
Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Itsaso eta kostaldeko ingurumen-kudeaketa
Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria, Itsas espezie eta habitatak kontserbatzea eta leheneratzea