Klima-aldaketaren adierazle fisikokimiko eta biologikoen jarraipena eta azterketa Gipuzkoako kostaldean
Klima-aldaketaren ondoriozko ozeanoen berotze globala eta itsas mailaren igoera gizarteak premiaz heldu behar dien erronkak dira, datozen hamarkadetan haien inpaktuak saihesteko.
Gipuzkoan ere egoera bera da. 80 kilometrotik gorako kostaldea du, eta klima-aldaketarekiko oso kaltebera da. Monitorizatu beharreko aldagai nagusiak hautatu eta estandarizatuta, klima-aldaketaren eta haren ondorioen jarraipena egiteko sistema integratu bat ezartzeak aukera emango du etengabeko jarraipena egiteko eta simulazio- eta iragarpen-ereduak sortu eta baliozkotzeko. Hori funtsezkoa da Gipuzkoako kostaldean ezarriko diren egokitzapen-irizpideak pixkanaka zehazteko.
Ekimen hau Naturklimaren Gipuzkoako Klima Aldaketaren Behatokiaren itsas eta kostaldeko eremuaren azterketaren barruan kokatzen da, Gipuzkoako Klima Aldaketaren aurkako Borrokarako 2050 Estrategiaren (EGLCC) esparruan. Kostaldeko klima-aldaketaren arriskuei aurrea hartzea du helburu, eta, zehazki, hiru arlotan egiten du lan:
Naturklima fundazioa eta AZTI
Bizkaiko Foru Aldundia

Sektoreak: Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea
Ikerketa lerroak: Klima Aldaketa, Ozeanografia operazionala
Ikerketa-azpilerroak: Behaketa eta monitorizazioa denbora errealean, Klima-aldaketaren behaketa eta inpaktua