Proiektua

DigiWaves

Europako arrantza gardenagoa eta jasangarriagoa lortzeko bidean, jarraipenean, kontrolean eta zaintzan berrikuntza digitala txertatuz

LurraldeaEuroparra
Finantzatzailea:Europar Batasuna
Iraupena2026-2030
EgoeraAktibo

Testuingurua

Europako arrantzaren eraldaketa digitala funtsezkoa da kudeaketa, jarraipen, kontrol eta zaintza eraginkorragoak, gardenagoak eta jasangarriagoak lortzeko. Hala ere, artisau-arrantzak, urrutiko arrantzak eta aisialdiko arrantzak zailtasunak dituzte oraindik tresna digitalak eskuratzeko eta datuak bildu eta integratzeko.

Erronka horiei erantzuteko, DigiWaves proiektuak irtenbide digitalak eta Europako arrantza-datuen ekosistema elkarreragingarri bat garatuko ditu, arrantzaleak, administrazioak, kontrol-agintaritzak, komunitate zientifikoa eta teknologia-hornitzaileak elkarren artean konektatzeko.

Helburuak

Emaitzak

DigiWaves proiektuak 13 teknologia digital garatu nahi ditu, lau arlotan multzokatuta, arrantza-jardueren jarraipena, jakinarazpen elektronikoa, ontzien jarraipena eta datu-bilketa hobetzeko.

  1. Ontziko monitorizazio elektronikoa: ontzian instalatutako kamerak eta adimen artifizialeko sistemak, harrapaketak ontzira igo ahala erregistratu eta sailkatzeko.
  2. Ontzien monitorizazioa eta jarraipena: ontziak non dauden eta noiz ari diren arrantzan jakiteko sistemak.
  3. Harrapaketen erregistroa eta datu-bilketa: arrantzale profesionalek eta aisialdiko arrantzaleek harrapaketak modu erraz eta fidagarrian erregistratzeko tresnak.
  4. 3Dko datu sintetikoak sortzeko sistema: adimen artifizialeko sistemak entrenatzeko irudiak sortzen dituen zeharkako azpiegitura, eskuz etiketatutako milaka argazki izateko beharra saihestuz.

Azterketa-kasuak

DigiWaves proiektuak hiru arrantza-eremutan baliozkotuko ditu teknologiak, bakoitzaren digitalizazio-beharrak eta -erronkak kontuan hartuta: artisau-arrantzan, urrutiko arrantzan eta aisialdiko arrantzan.

AZTIren rol-a

AZTIk azterketa-kasuak koordinatzeko eta garatutako teknologiak benetako baldintzetan baliozkotzeko lan-paketea gidatzen du. Lan horren barruan, datuak bildu eta baliozkotzen ditu, eta garatutako irtenbideak ebaluatzen ditu, haiek hobetzen laguntzeko. Esparru horretan, AZTIk artisau-arrantzan eta urrutiko arrantzan (atunontzi tropikalak) oinarritutako bi azterketa-kasu garatzen ditu, eta aisialdiko arrantzarekin lotutako azterketa-kasuetan ere parte hartzen du.

Horrez gain, AZTIk harrapaketak automatikoki identifikatzeko ereduen garapena gidatzen du, eta datuak prozesatzeko azpiegitura bat sortzen parte hartzen du. Azpiegitura horri esker, eredu horiek ia denbora errealean erabili ahal izango dira artisau-arrantzan eta urrutiko arrantzan.

Espero den inpaktua

DigiWaves proiektuak arrantza-kudeaketa eraginkorragoa, gardenagoa eta datuetan oinarritua sustatuko du, artisau-arrantzatik, urrutiko arrantzatik eta aisialdiko arrantzatik datorren informazioaren bilketa, integrazioa eta analisia hobetuz. Teknologia horiek benetako inguruneetan baliozkotzeak aukera emango du jarraipen-, kontrol- eta zaintza-sistema elkarreragingarriagoak garatzeko, eta datu osoagoak eta fidagarriagoak erabiltzea erraztuko du arrantza-baliabideen kudeaketan eta ebaluazioan.

Web orria

https://digiwaves.eu/

Parte hartzaileak

Eigen Vermogen van het Instituut voor Landbouw- en Visserijonderzoek – EV ILVO (Belgium); Danmarks Tekniske Universitet – DTU (Denmark); Stichting Wageningen Research – WR (Netherlands); Reframe.food astiki mi kerdoskopiki etairia – RFF (Greece); SINTEF Ocean AS – SO (Norway); Centro de Investigación Marina y Alimentaria AZTI – AZTI (Spain); SCiO IKE – SCiO (Greece); Norwegian Directorate of Fisheries – NDF (Norway); Hellenic Centre for Marine Research – HCMR (Greece); ARMEMENT ENEZ DU – ENEZ (La Réunion); Zunibal SL – ZUN (Spain); Sinay – SINAY (France); Anchor Lab – ANCHOR (Denmark); University of St. Andrews – USTAN (Scotland); Centre for Environment, Fisheries and Aquaculture Science – CEFAS (England); Electronic Fish Information Centre Europe B.V. – EFICE (Netherlands); Collecte Localisation Satellites – CLS (France); World Wildlife Fund, Mediterranean – WWF MED (Italy – International); WWF European Policy Programme – WWF EPO (Belgium); World Wide Fund for Nature Greece – WWF GR (Greece); ADIGO Mechatronics – ADIGO (Norway); Danmarks fiskeriforening producers organisation – DFPO (Denmark)

Finantzaketa

Horizon Europe

CoFunded_European_Union_logo

Ikerketa-proiektuak

SOSTE

Zientzia aplikatua eta berrikuntza teknologikoa, arrantza-jardueren jasangarritasuna indartzeko

Proiektua ikusi

MOBIMUTUNA

Hegalaburraren tolerantzia termikoa eta Mediterraneo itsasoko errunaldian izan ditzakeen ondorioak

Proiektua ikusi

FUTPES - KLIMA-ALDAKETA ETA ARRANTZA

Arrantza-baliabide berriak epe laburreko klima-eszenatokietan

Proiektua ikusi

TRANSPOTTING

Antxoaren garraio-, erreklutamendu- eta tamaina-prozesuak Bizkaiko Golkoan

Proiektua ikusi

INDAGA

Aingira EAEn modu moldagarrian kudeatzeko berrikuntza eta diagnostikoa

Proiektua ikusi

GenREACT

Klima-aldaketarekiko erresilientzia eta egokitzeko ahalmena aurreikustea tresna genomikoen bidez, arrantza-kudeaketa hobetzeko

Proiektua ikusi

PIXEL

Berrikuntza sustatuz espezie pelagikoen ustiapen jasangarrirako

Proiektua ikusi

TIOPESCA

Euskal arrantza-sektoreko Input-Output taulak

Proiektua ikusi

DSeine

Digital Seine: inguraketa-sareen hedapenean erabakiak hartzeko tresnen sentsorizazioa eta diseinua

Proiektua ikusi

ZIMARROI

Hegaluze gorriaren espazio-denborazko banaketa eta zonako atxikimendua Bizkaiko Golkoan

Proiektua ikusi

EEO Tuna

Euskal flotarentzat interesekoak diren tunido epel eta tropikalen stocken kudeaketa-estrategien ebaluazioa

Proiektua ikusi

GEAR

Itsaso Kantaurian hegaluze gorria gizentzeko granjei buruzko ikerketa-proiektua

Proiektua ikusi

ACDC

Berdelaren eta antxoaren eskuragarritasunean eta eskuramenean izandako aldaketak. Egokitzapen teknikoak eta estrategikoak.

Proiektua ikusi

AnEco

AnEco: Antxoaren populazio-dinamikaren ezagutza hobetzea, arrantzarako erabakiak hartzeko tresna batekin

Proiektua ikusi

BBPP ANABAC

Inguraketa-atunontzietako Jardunbide Egokien Kodearen jarraipena eta egiaztapena

Proiektua ikusi

BBPP OPAGAC

Inguraketa-atunontzietako Jardunbide Egokien Kodearen jarraipena eta egiaztapena

Proiektua ikusi

SIMULEK

Kostaldeko eta artisau arrantza-ontzietarako propultsio hibrido-elektrikoko sistemak simulatzea eta ebaluatzea.

Proiektua ikusi

DEMERTSALAK VarBio

Euskadiko espezie demertsalen eta haiei lotutako floten biologia eta dinamika

Proiektua ikusi

ARBAS

Harrapari babestuak eta arrantza komertziala: harrapaketa intzidentalaren ebaluazioa, arintzea eta balorazio sozioekonomikoa

Proiektua ikusi

SUMIDEROS

Euskal kostaldeko hondoko zabor-hustubideak

Proiektua ikusi

MER-CKMR

Legatzaren ugalketa-stockaren biomasa estimatzea hurbileko ahaideen harrapaketa eta berharrapaketa metodoaren bidez

Proiektua ikusi

GENGES

Genetatik arrantza-kudeaketara

Proiektua ikusi

DAT-CKMR

Close-Kin Mark-Recapture (CKMR) metodoa —hurbileko ahaideen markaketa eta birharrapaketa— aplikatzeko datuak biltzea, Europako legatzaren biomasa ugaltzailea zenbatesteko.

Proiektua ikusi

CASELEM

Mejora de la selectividad del arrastre al fresco en el marco de la Obligación de Desembarque: CAMPAÑA DE SELECTIVIDAD A BORDO DEL EMMA BARDAN

Proiektua ikusi

ECOPES

Enfoque ecosistémico para la investigación pesquera

Proiektua ikusi

BIOMAN eta JUVENA

Antxoaren ebaluazioa egiteko kanpaina zientifikoak

Proiektua ikusi

SIMMA

Sistemas innovadores de monitoreo para prevención de riesgos en zonas de producción de moluscos en mar abierto

Proiektua ikusi

BSH – BLUESHARK

Marrazo urdinaren (Prionacea glauca) eta marrazo muturluzearen (Isurus oxyrinchus) habitataren ezaugarriak, migrazio-ereduak eta espazioaren eta denboraren arteko elkarrekintza euskal flotarekin.

Proiektua ikusi

SALPAS

Antxoaren eta berdelaren banaketa bertikala, soluzio prediktiboak eta taktikoak

Proiektua ikusi

SELAR2

Reducción del DESCARTE de las especies sujetas a TAC en la flota de arrastre que opera en aguas Comunitarias

Proiektua ikusi

INXS

Espezie pelagikoen explotazio iraunkorrerako berrikuntza

Proiektua ikusi

PELAGIKOAK VarBio

Pelagiko txiki eta ertainen biologia, ebaluazioa eta kudeaketa

Proiektua ikusi

Itsaski-baliabideen ebaluazioa eta kudeaketa

Itsaski-baliabideen aldagai biologikoen laginketa eta bilketa (REMAS)

Proiektua ikusi

TUNA BAI

Atun tropikalen ugaritasun-indizeak, buien akustikatik abiatuta

Proiektua ikusi

BFT Index

Bizkaiko golkoko BFT gazteen indize akustikoa

Proiektua ikusi

SUPERV

Optimización de la supervivencia del DESCARTE en la flota de cerco del País Vasco en el marco de la Obligación de Desembarque (OD): Factores tecnológicos y operativos

Proiektua ikusi

EveryFish

Europako arrantza-tokietako harrapaketen jarraipenaren trantsizio digitala

Proiektua ikusi

BIOFAD

Probar diseños e identificar opciones para mitigar los impactos los FADs de deriva en el ecosistema

Proiektua ikusi

IMPACPESCA

Arrantzak habitat bentonikoetan duen eraginari buruzko datuen lorpena

Proiektua ikusi

TEMPLADOS VarBi

Tunido epelen stocken biologia eta dinamika

Proiektua ikusi

NEGULABUR

Hegalaburraren espazio-denboraren distribuzioa Bizkaiko Golkoan

Proiektua ikusi

PALPROF

Sakonera handiko palangre-kanpaina, marrazoen eta beste espezie batzuen ugaritasuna ezagutzeko

Proiektua ikusi

CLIREMAR

Escenarios climáticos de los recursos marinos vulnerables de España

Proiektua ikusi

MSE Tuna

Atlantikoko atun zuria eta atun tropikalak kudeatzeko esparruen garapena

Proiektua ikusi

CLIPES

Predicción y anticipación de los efectos de la variabilidad en condiciones oceanográficas y el cambio climático global a las pesquerías de las flotas vascas

Proiektua ikusi

TROPIVarBi

ICCAT eta IOTC erakundeetarako datuak biltzea eta aztertzea (ebaluazioak), eta haien bileretan parte hartzea

Proiektua ikusi

SMARTFISH

Tecnologías de pesca inteligentes para un sector pesquero eficiente y respetuoso con el medio ambiente

Proiektua ikusi

ORTZELEK

Investigación y desarrollo de Tecnologías para lograr Cero Emisiones de Embarcaciones Costeras

Proiektua ikusi

DIADES

Evaluación y mejora de los servicios ecosistémicos de los peces diádromos bajo el cambio climático

Proiektua ikusi

MENDES

Aproximación integral a la minimización y manejo de la captura no deseada (antes descartes) de la flota española que opera al arrastre en aguas del Golfo de Bizkaia y del Noroeste ibérico

Proiektua ikusi

MENDES 2

Estudio y optimización de la selectividad de la red de arrastre en el caladero del Cantábrico y Noroeste con vistas a su optimización en el marco de la adaptación a la regulación sobre Obligación de Desembarque

Proiektua ikusi

Arrantza Datuak Biltzeko Programa Komunitarioa

Arrantza desberdinetako aldagai biologikoen laginketa eta bilketa

Proiektua ikusi

Eskualdeko koordinazioa (REGCOORD)

Eskualdeko planak garatzea, Datuak Biltzeko Esparruaren (DCF) eskakizunekin bat etorriz

Proiektua ikusi

VarMer

Legatz europarraren ugaritasunaren eta parametro biologikoen aldakortasuna

Proiektua ikusi

DISCARDLESS

Valorización de las capturas no deseadas pero descargadas

Proiektua ikusi

SOSART

Artisau Arrantzaren Iraunkortasuna: Arrantza Aukeren Banaketa eta Itsas Ekosistema Ahulak ezartzearen ondoriozko inpaktua

Proiektua ikusi

PETFISH

Babestutako espezieen eta arrantza-jardueraren arteko elkarreragina

Proiektua ikusi

GENOMY

Metodo genetiko eta otolitoen mikrokimikaren bideragarritasun-azterketa, Ozeano Bareko ekialdeko hegalhoriaren populazio-egiturari buruzko informazioa emateko

Proiektua ikusi

Ikerketa taldea

Lucía Zarauz

Lucía Zarauz
Ikertzaile senior (PhD)

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: 4.0 Teknologia, Arrantza eta akuikulturako sektorea

Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Digitalizazioa

Ikerketa-azpilerroak: Arrantzarako teknologiak, Arrantzaren kudeaketa jasangarria

Cookieak