Proiektua

ItsasLANDER

Itsas hondoko ingurumen-baldintzak monitorizatzeko sistema integratu baten garapena

LurraldeaTokikoa
Finantzatzailea:Gipuzkoako Foru Aldundia
Iraupena2025-2026
EgoeraAktibo

Testuingurua

Itsas hondoek habitat eta espezie ugari hartzen dituzte, eta funtsezko zeregina dute itsas ekosistemen funtzionamenduan. Hala ere, etengabe behatzeko ingurunerik zailenetakoak dira oraindik ere, sakoneragatik, ingurumen-baldintzengatik eta ekipamendu ozeanografikoak instalatzeak dakartzan konplexutasun eta kostuengatik.

Ohiko behaketa-metodoei esker, parametro jakin batzuei buruzko informazioa lor daiteke kanpaina edo aldi jakinetan, baina denboran zehar bilakatzen diren prozesuak aztertzeko denbora-bereizmena mugatua da. Lander ozeanografikoek muga horietako batzuk gainditzeko aukera ematen dute: itsas hondoan zuzenean instalatzen diren plataforma autonomoak dira, hainbat sentsore integra ditzakete eta aldagai fisiko eta biologikoak denbora luzez erregistratzeko aukera ematen dute, hala nola tenperatura, gazitasuna, presioa, korronteak, irudiak edo seinale akustikoak.

AZTIk esperientzia zabala du behaketa ozeanografikoan Bizkaiko golkoan eta euskal kostaldean, baita itsas ingurunea monitorizatzeko plataformak, ekipamenduak eta sentsore-sistemak ere. ItsasLander proiektuaren helburua gaitasun horiek itsas hondora zabaltzea da, lander ozeanografiko baten prototipoa eta bildutako datuak prozesatzeko tresna aurreratuak garatuz. Garapen horri esker, ekosistema horien behaketa jarraituago eta integratuago baterantz aurrera egin ahal izango da, eta egungo monitorizazio-sareak osatu.

Helburuak

ItsasLanderren helburu nagusia itsas hondoko ingurumen-baldintzak monitorizatzeko lander ozeanografiko bat diseinatzea da, hainbat behaketa-sistema integratzeko eta denbora-bereizmen handiko informazio fisikoa eta biologikoa sortzeko gai izango dena.

Horretarako, proiektuak teknologia horien egungo egoera aztertuko du; lehen prototipo bat garatu eta itsasoan probatuko du, sentsoreak eta sistemak integratzeko esperientzia eskuratzeko; eta urpeko kamerek eta sentsore akustikoek jasotako erregistroak automatikoki prozesatzeko algoritmoak garatuko ditu.

Fase horietan sortutako ezagutza oinarri izango da itsas hondoak behatzeko eta monitorizatzeko beharretara egokitutako lander berri baten diseinua zehazteko.

Espero diren emaitzak eta inpaktua

ItsasLanderri esker, lander ozeanografiko baten lehen prototipoa eta kontzeptu-probak izango dira eskuragarri, eta, aldi berean, egungo itsas behaketa-sareak indartu eta osatzeko gai izango den sistema baten diseinuan aurrera egingo da.

Proiektuak, halaber, datu-bolumen handiak eskuratu, biltegiratu eta automatikoki prozesatzeko prozesu berriak garatuko ditu, bereziki irudiak, bideoak eta seinale akustikoak tratatzeko. Garatutako algoritmoak espezie jakin batzuk detektatu eta sailkatzera bideratuko dira; horrela, eskuzko analisiaren beharra murriztu eta maiztasun handiko monitorizazioa erraztuko da. Gainera, lortutako datuei esker, espezieen presentziaren eta ugaritasunaren eta erregistratutako aldagai ozeanografikoen arteko harremanak aztertu ahal izango dira.

Gaitasun horiek informazio baliagarria eman dezakete hainbat arlotan, hala nola habitatak eta biodibertsitatea kontserbatu eta lehengoratzean, klima-aldaketan, arrantza-kudeaketan, akuikulturan, itsas energia berriztagarrietan edo urpeko azpiegituretan. Era berean, itsas ingurunea ebaluatu eta kudeatzeko informazio zientifiko erabilgarria sortzen lagunduko dute, baita Itsas Estrategiari buruzko Esparru Zuzentaraua bezalako politikak ezartzen ere.

Finantzaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako inbertsioa, Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea laguntzeko Programaren barruan, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua, 2025.

Inversión financiada por la Diputación Foral de Gipuzkoa dentro del Programa de apoyo a la Red guipuzcoana de Ciencia, Tecnología e Innovación, Departamento de Promoción
Económica y Proyectos Estratégicos 2025.

Diputacion_Foral_Gipuzkoa_logo

Ikerketa-proiektuak

TRANSPOTTING

Antxoaren garraio-, erreklutamendu- eta tamaina-prozesuak Bizkaiko Golkoan

Proiektua ikusi

INDAGA

Aingira EAEn modu moldagarrian kudeatzeko berrikuntza eta diagnostikoa

Proiektua ikusi

GenREACT

Klima-aldaketarekiko erresilientzia eta egokitzeko ahalmena aurreikustea tresna genomikoen bidez, arrantza-kudeaketa hobetzeko

Proiektua ikusi

FATUNAMON

eDNAn oinarritutako metodoak egokitzea eta ebaluatzea, hegalaburra gizentzeko akuikulturako instalazio pilotu baten ingurumen-jarraipena egiteko eta ingurumen-inpaktua ebaluatzeko

Proiektua ikusi

PIXEL

Berrikuntza sustatuz espezie pelagikoen ustiapen jasangarrirako

Proiektua ikusi

BIOMAN eta JUVENA

Antxoaren ebaluazioa egiteko kanpaina zientifikoak

Proiektua ikusi

MONITOOL

Nuevas herramientas para la evaluación del estado químico de las aguas costeras y de transición para la Directiva Marco del Agua

Proiektua ikusi

CONSORCIO

Planes de vigilancia del medio receptor correspondientes a las autorizaciones de vertido de las Estaciones Depuradoras de Aguas Residuales (EDAR) de Galindo, Gorliz, Bakio, Lekeitio y Ondarroa

Proiektua ikusi

PUERTOS VASCOS

Asistencia Técnica para el Seguimiento Ambiental del Plan de Dragados y sus Actuaciones Asociadas

Proiektua ikusi

DAZPAP

Euskal kostaldean itsas zabalean arrainen akuikultura ekoizteko eremu baten ingurumen-definizioa

Proiektua ikusi

INXS

Espezie pelagikoen explotazio iraunkorrerako berrikuntza

Proiektua ikusi

RES BIMEP

Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) azpiegituraren operazioari lotutako itsas erreserba-efektu posiblearen azterketa

Proiektua ikusi

TROPLAS

Plastikoak irensteak merkataritza-arrantzako espezieetan duen eragin trofikoaren ebaluazioa

Proiektua ikusi

KFUSAG

Evaluación del estado de calidad del medio marino saudí en el golfo de Arabia

Proiektua ikusi

PVA Puerto de Bilbao

Asistencia Técnica para el seguimiento ambiental del proyecto de extracción de arenas en el sector norte de la Zona II de la Autoridad Portuaria de Bilbao y del proyecto del Espigón Central de la ampliación del Puerto de Bilbao en el Abra Exterior.

Proiektua ikusi

MESMA

Studies related to protected marine areas

Proiektua ikusi

MESH-Atlantic

Mapping Atlantic Area Seabed Habitats for Better Marine Management

Proiektua ikusi

IMPACPESCA

Arrantzak habitat bentonikoetan duen eraginari buruzko datuen lorpena

Proiektua ikusi

Gipuzkoako Klima Aldaketaren Behatokia

Klima-aldaketaren adierazle fisikokimiko eta biologikoen jarraipena eta azterketa Gipuzkoako kostaldean

Proiektua ikusi

SUDOANG

Impulsando la gestión concertada y sostenible de la anguila en el área SUDOE

Proiektua ikusi

DIADES

Evaluación y mejora de los servicios ecosistémicos de los peces diádromos bajo el cambio climático

Proiektua ikusi

WISER

Masas de agua en Europa: sistemas integradores para evaluar el estado ecológico y la recuperación

Proiektua ikusi

MARS

Manejo de ecosistemas acuáticos y recursos hídricos bajo estrés múltiple

Proiektua ikusi

MEDCIS

Apoyo a los Estados Miembros del Mediterráneo en la aplicación coherente y coordinada de la segunda fase de la MSFD

Proiektua ikusi

MALTA MARINE MONITORING

Implementación y actualización de los programas de monitoreo marino del estado ambiental y desarrollo de un sistema de base de datos marina

Proiektua ikusi

DEVOTES

Development of innovative tools for understanding marine biodiversity and assessing good environmental status

Proiektua ikusi

PETFISH

Babestutako espezieen eta arrantza-jardueraren arteko elkarreragina

Proiektua ikusi

Ikerketa taldea

Ibon Galparsoro

Ibon Galparsoro
Ikertzaile nagusia (PhD)

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Itsas eta portu-azpiegiturak, Offshore sektorea

Ikerketa lerroak: Digitalizazioa, Ekonomia urdina, Itsaso eta kostaldeko ingurumen-kudeaketa, Ozeanografia operazionala

Ikerketa-azpilerroak: Behaketa eta monitorizazioa denbora errealean, Itsas espezie eta habitatak kontserbatzea eta leheneratzea, Itsas ingurunearen osasun-egoeraren ebaluazioa, Itsas inguruneko ingurumen-inpaktua eta zaintza

Cookieak