Proiektua

TUNA BAI

Atun tropikalen ugaritasun-indizeak, buien akustikatik abiatuta

LurraldeaAutonomikoa
Finantzatzailea:Eusko Jaurlaritza
Iraupena2021etik urtero
EgoeraAktibo

Testuingurua

Atun tropikalen arrantza —albakora, hegats-horia eta moja— munduko arrantza-jarduera garrantzitsuenetako bat da, bai flotaren tamainagatik, bai hartzen duen eremu ozeaniko zabalagatik. Euskal atunontzi izoztaile inguraketa-saredunek presentzia handia dute Indiako eta Atlantikoko ozeanoetan, eta funtsezko informazio-iturria dira ICCAT eta IOTC bezalako nazioarteko erakundeek atun-stocken kudeaketa egin dezaten.

Tradizionalki, stocken ebaluazioak arrantza-ahalegineko harrapaketan (CPUE) oinarritutako ugaritasun-indizeen bidez egin izan dira. Hala ere, berrikuntza teknologikoak txertatzeak —bereziki, geolokalizazio-buiak eta ekosondak dituzten arrainak biltzeko gailuak (FADak) erabiltzeak— arrantzaren eraginkortasuna handitu du, eta zalantzan jarri du CPUE indizeen oinarrian zeuden zenbait hipotesiren baliozkotasuna.

Testuinguru horretan sortu ziren BAI indizeak (FADetako buien datu akustikoetan oinarritutako ugaritasun-indizeak), arrantza-jarduerarekiko independentea den alternatiba gisa. 2019az geroztik, BAI indizeak pixkanaka txertatu dira espezie eta ozeano desberdinen ebaluazioetan:

“Atun tropikalen ugaritasun-indizeak, buien akustikatik abiatuta (BAI)” proiektuak TUNA-BAI familiaren ikerketa-ildoari jarraipena ematen dio. Horretarako, metodologia analitiko berriak aztertzen ditu eta datu akustikoetan oinarritutako monitorizazio-plataforma sendotzen du, hiru ozeanoetako stocken ebaluazioa eta kudeaketa indartzeko.

Helburuak

Proiektuaren helburua BAI indizeen erabilera indartzea da, atun tropikalen kudeaketa jasangarrirako tresna independente gisa. Zehazki:

  1. 2023an FADetan ezarritako buietatik jasotako datu akustikoak berreskuratzea eta estandarizatzea.
  2. Emaitzak sortzea, BAI indize eguneratuak IOTC, ICCAT eta IATTC erakundeen batzorde zientifikoetan aurkeztu ahal izateko.
  3. IM-24-TUNA-BAI proiektuan identifikatutako irtenbide metodologiko berriak aztertzea, indizeen kalitatea eta aplikagarritasuna hobetzeko.

Espero den inpaktua

Proiektuari esker, CPUEan oinarritutako ohiko indizeen osagarri izango den tresna sendo bat garatzen jarraitu ahal izango da. Horrela, alternatiba independente eta zehatzago bat eskainiko da IOTC, ICCAT eta IATTC erakundeen batzorde zientifikoen lana bideratzeko. Aldi berean, atunontzien flotaren, datu akustikoen hornitzaileen eta funtsezko beste eragile batzuen arteko lankidetza sendotzen lagunduko du, 2025eko proposamen berrian horiek integratzeko helburuarekin.

Orain arte flotarekin eta buia-hornitzaileekin izandako lankidetzari esker, datu akustikoak kudeaketa-organoetan aurkeztutako ereduetarako informazio baliagarri bihurtu dira. Informazio horren erabileraren bilakaerak buiak monitorizazio-plataforma estrategiko bihurtzen ari da; funtsezko tresna dira atun tropikalen ugaritasun-indizeak (BAI) sortzeko eta arrantza-kudeaketa jasangarriago baterantz aurrera egiteko, eskura dagoen ebidentzia zientifiko onenean oinarrituta.

Finantzaketa

Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren bidez (FEMPA)

GV_FEMPA_eu

 

Ikerketa-proiektuak

FUTPES - KLIMA-ALDAKETA ETA ARRANTZA

Arrantza-baliabide berriak epe laburreko klima-eszenatokietan

Proiektua ikusi

TRANSPOTTING

Antxoaren garraio-, erreklutamendu- eta tamaina-prozesuak Bizkaiko Golkoan

Proiektua ikusi

INDAGA

Aingira EAEn modu moldagarrian kudeatzeko berrikuntza eta diagnostikoa

Proiektua ikusi

GenREACT

Klima-aldaketarekiko erresilientzia eta egokitzeko ahalmena aurreikustea tresna genomikoen bidez, arrantza-kudeaketa hobetzeko

Proiektua ikusi

PIXEL

Berrikuntza sustatuz espezie pelagikoen ustiapen jasangarrirako

Proiektua ikusi

TIOPESCA

Euskal arrantza-sektoreko Input-Output taulak

Proiektua ikusi

ZIMARROI

Hegaluze gorriaren espazio-denborazko banaketa eta zonako atxikimendua Bizkaiko Golkoan

Proiektua ikusi

EEO Tuna

Euskal flotarentzat interesekoak diren tunido epel eta tropikalen stocken kudeaketa-estrategien ebaluazioa

Proiektua ikusi

GEAR

Itsaso Kantaurian hegaluze gorria gizentzeko granjei buruzko ikerketa-proiektua

Proiektua ikusi

ACDC

Berdelaren eta antxoaren eskuragarritasunean eta eskuramenean izandako aldaketak. Egokitzapen teknikoak eta estrategikoak.

Proiektua ikusi

AnEco

AnEco: Antxoaren populazio-dinamikaren ezagutza hobetzea, arrantzarako erabakiak hartzeko tresna batekin

Proiektua ikusi

BBPP ANABAC

Inguraketa-atunontzietako Jardunbide Egokien Kodearen jarraipena eta egiaztapena

Proiektua ikusi

BBPP OPAGAC

Inguraketa-atunontzietako Jardunbide Egokien Kodearen jarraipena eta egiaztapena

Proiektua ikusi

DEMERTSALAK VarBio

Euskadiko espezie demertsalen eta haiei lotutako floten biologia eta dinamika

Proiektua ikusi

ARBAS

Harrapari babestuak eta arrantza komertziala: harrapaketa intzidentalaren ebaluazioa, arintzea eta balorazio sozioekonomikoa

Proiektua ikusi

MER-CKMR

Legatzaren ugalketa-stockaren biomasa estimatzea hurbileko ahaideen harrapaketa eta berharrapaketa metodoaren bidez

Proiektua ikusi

GENGES

Genetatik arrantza-kudeaketara

Proiektua ikusi

DAT-CKMR

Close-Kin Mark-Recapture (CKMR) metodoa —hurbileko ahaideen markaketa eta birharrapaketa— aplikatzeko datuak biltzea, Europako legatzaren biomasa ugaltzailea zenbatesteko.

Proiektua ikusi

ECOPES

Enfoque ecosistémico para la investigación pesquera

Proiektua ikusi

BIOMAN eta JUVENA

Antxoaren ebaluazioa egiteko kanpaina zientifikoak

Proiektua ikusi

BSH – BLUESHARK

Marrazo urdinaren (Prionacea glauca) eta marrazo muturluzearen (Isurus oxyrinchus) habitataren ezaugarriak, migrazio-ereduak eta espazioaren eta denboraren arteko elkarrekintza euskal flotarekin.

Proiektua ikusi

SALPAS

Antxoaren eta berdelaren banaketa bertikala, soluzio prediktiboak eta taktikoak

Proiektua ikusi

INXS

Espezie pelagikoen explotazio iraunkorrerako berrikuntza

Proiektua ikusi

PELAGIKOAK VarBio

Pelagiko txiki eta ertainen biologia, ebaluazioa eta kudeaketa

Proiektua ikusi

Itsaski-baliabideen ebaluazioa eta kudeaketa

Itsaski-baliabideen aldagai biologikoen laginketa eta bilketa (REMAS)

Proiektua ikusi

BFT Index

Bizkaiko golkoko BFT gazteen indize akustikoa

Proiektua ikusi

IMPACPESCA

Arrantzak habitat bentonikoetan duen eraginari buruzko datuen lorpena

Proiektua ikusi

TEMPLADOS VarBi

Tunido epelen stocken biologia eta dinamika

Proiektua ikusi

NEGULABUR

Hegalaburraren espazio-denboraren distribuzioa Bizkaiko Golkoan

Proiektua ikusi

PALPROF

Sakonera handiko palangre-kanpaina, marrazoen eta beste espezie batzuen ugaritasuna ezagutzeko

Proiektua ikusi

CLIREMAR

Escenarios climáticos de los recursos marinos vulnerables de España

Proiektua ikusi

MSE Tuna

Atlantikoko atun zuria eta atun tropikalak kudeatzeko esparruen garapena

Proiektua ikusi

CLIPES

Predicción y anticipación de los efectos de la variabilidad en condiciones oceanográficas y el cambio climático global a las pesquerías de las flotas vascas

Proiektua ikusi

TROPIVarBi

ICCAT eta IOTC erakundeetarako datuak biltzea eta aztertzea (ebaluazioak), eta haien bileretan parte hartzea

Proiektua ikusi

DIADES

Evaluación y mejora de los servicios ecosistémicos de los peces diádromos bajo el cambio climático

Proiektua ikusi

Arrantza Datuak Biltzeko Programa Komunitarioa

Arrantza desberdinetako aldagai biologikoen laginketa eta bilketa

Proiektua ikusi

Eskualdeko koordinazioa (REGCOORD)

Eskualdeko planak garatzea, Datuak Biltzeko Esparruaren (DCF) eskakizunekin bat etorriz

Proiektua ikusi

VarMer

Legatz europarraren ugaritasunaren eta parametro biologikoen aldakortasuna

Proiektua ikusi

DISCARDLESS

Valorización de las capturas no deseadas pero descargadas

Proiektua ikusi

SOSART

Artisau Arrantzaren Iraunkortasuna: Arrantza Aukeren Banaketa eta Itsas Ekosistema Ahulak ezartzearen ondoriozko inpaktua

Proiektua ikusi

PETFISH

Babestutako espezieen eta arrantza-jardueraren arteko elkarreragina

Proiektua ikusi

GENOMY

Metodo genetiko eta otolitoen mikrokimikaren bideragarritasun-azterketa, Ozeano Bareko ekialdeko hegalhoriaren populazio-egiturari buruzko informazioa emateko

Proiektua ikusi

Ikerketa taldea

Jon Uranga

Jon Uranga
Ikertzailea (PhD)

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea

Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria

Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria

Cookieak