Eskualdeko planak garatzea, Datuak Biltzeko Esparruaren (DCF) eskakizunekin bat etorriz
2017/1004 (EB) Erregelamendua indarrean sartzeak eta hura garatzen duen 2021/1167 (EB) Erabakiak, zeinak Datuak Biltzeko Urte Anitzeko Plana (EUMAP) ezartzen baitu, indartu egin dute eskualdekatzea Europako arrantza-datuen kudeaketaren ardatz nagusi gisa.
Araudi-esparru horren lehentasunetako bat eskualdeko laginketa-planak garatzea da, Europako floten jarduera hobeto ezagutzeko, datuak biltzeko metodoak harmonizatzeko eta arrantza-jardueraren jarraipen zientifikora bideratutako baliabideak optimizatzeko.
Plan horiek estatu kideetako bandera duten floten jarduera hobeto ezagutzea ahalbidetzen dute, datu-bilketaren eraginkortasuna eta koherentzia metodologikoa hobetzen dituzte eta informazioa eskualdeko datu-baseetan integratzea errazten dute. Datu horiek erakunde zientifikoek eta kudeaketa-erakundeek erabiltzen dituzte, besteak beste, Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluak (ICES) eta Eskualdeko Koordinazio Taldeek (RCGak).
Eskualdeko planak garatzeko, RCGek azpitalde espezializatuak sortu dituzte hainbat gai lantzeko, hala nola metodologia, floten jarraipena, espezie babestuak edo artisau-arrantza. Azpitalde horien antolaketa eta funtzionamendua prozedura-arauen (Rules of Procedure, RoPak) bidez arautzen dira; arau horiek estatu kideen eta Europako Batzordearen arteko adostasunez prestatzen eta onartzen dira.
2016an hasitako harmonizazio-prozesu horri esker, lankidetza-esparru egonkorra finkatu da, datu-bilketari buruzko Europako araudia modu homogeneoan aplikatzeko eta arrantza-kudeaketan eskualdeko ikuspegi koordinatua garatzeko.
Proiektuaren helburua da Datuak Biltzeko Esparruan (DCF) ezarritako eskakizunak betetzen laguntzea, RCGek eta haien gaikako azpitaldeek egiten dituzten lan tekniko eta zientifikoetan aktiboki parte hartuz.
Helburu espezifikoak hauek dira:
Proiektu honen bidez, AZTIko ikertzaileek zuzenean parte hartzen dute Arrantza Politika Bateratuaren (APB) oinarri diren arrantza-datuen estandar metodologikoak, laginketa-lehentasunak eta kudeaketa-estrategiak definitzen dituzten foroetan.
Datuak Biltzeko Esparrua (DCF) funtsezkoa da itsas baliabideen eta ekosistemen egoera ebaluatzeko, baita arrantza-, akuikultura- eta eraldaketa-sektoreen errendimendu sozioekonomikoa aztertzeko behar den informazio zientifikoa lortzeko ere.
RCGetan zuzenean parte hartzeak aukera ematen du:
AZTIko hainbat ikertzailek, gainera, lidergo-eginkizunak dituzte RCG barruko lan-taldeetan:
AZTIren parte-hartze horri esker, Europako araudi-esparrutik erator daitezkeen erabaki eta neurrien jarraipen zuzena eta eguneratua egin daiteke. Horrek aukera ematen du euskal flotan izan ditzaketen ondorioak aurrez identifikatzeko, Europar Batasunak datu-bilketaren arloan ezartzen dituen betebehar berrietara garaiz egokitzeko eta etorkizuneko kudeaketa-eskakizunei erantzun arin eta koordinatua emateko.
Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren bidez (FEMPA)

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea
Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria
Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria