Albisteak

María Jesús Belzunceri nazioarteko aitortza, ICESen egindako ekarpenagatik

12.06.2026
Lerroak: Itsaso eta kostaldeko ingurumen-kudeaketa
MARIA JESUS BELZUNCE

AZTIko ikertzaile María Jesús Belzunce ICES Service Award aitortzarekin saritu dute, International Council for the Exploration of the Sea (ICES) erakundeak nazioarteko komunitate zientifikoari egindako ekarpen nabarmenagatik ematen duen aitorpenarekin.

Aitortza honek Working Group on Marine Sediments in Relation to Pollution (WGMS) eta Marine Chemistry Working Group (MCWG) lantaldeen buru egindako lana nabarmentzen du; izan ere, María Jesúsek bi lantalde horiek zuzendu ditu 2018tik 2025era bitartean, modu jarraituan.

Aldi horretan, María Jesúsek ekarpen esanguratsua egin dio itsas kutsadurari eta itsas ingurunearen kimikari buruzko ezagutzaren aurrerabideari, eta ICES sarearen barruan nazioarteko lankidetza zientifikoa sustatu du. Erakundeak bereziki nabarmendu ditu haren lidergo-gaitasuna eta lantaldeak lankidetza-eredu berrietara egokitzeko izan duen funtsezko rola, etengabe aldatzen ari den nazioarteko testuinguru batean lan zientifikoaren jarraitutasuna eta bikaintasuna bermatuz.

Aitortza hau AZTIren ICESeko ordezkari gisa egindako etaparen amaierarekin batera iritsi da, konpromisoak, zorroztasun zientifikoak eta nazioarteko proiekzio nabarmenak markatutako ibilbide baten ondoren.

AZTItik gure esker ona adierazi nahi diogu María Jesúsi, bere dedikazioagatik, zentroaren nazioarteko posizionamenduari egindako ekarpenagatik eta itsas ikerketaren aurrerapenarekin erakutsitako konpromisoagatik. Era berean, gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiogu merezitako aitortza honengatik.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 06.10.2026

AZTIk itsas hondoko fauna behatzeko eta adimen artifizialaren bidez identifikatzeko sistema probatu du

Gehiago irakurri
Albisteak 30.09.2026

BIOTEGANIAk ia 500 abeltzaintza-zentro lotzen ditu, txerri- eta hegazti-ekoizpenetan osasun arriskuak aurreikusteko

Gehiago irakurri
Albisteak 28.09.2026

Uhinak 2026k ezagutza zientifikoa eta kudeaketako esperientziak bilduko ditu, kostaldearen egokitzapenean aurrera egiteko

Gehiago irakurri
Albisteak 17.09.2026

Zergatik ez du dieta berak eragin bera pertsona guztiengan? AZTIk nutrizio pertsonalizatuago baterako gakoak ikertzen ditu

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak