Joan den ostiralean, martxoak 24, LIFE VERTALIM proiektuaren 1. Kontraste-mahaia egin zen Berriatuako Udaletxean.
Kate osoko eragile interesdunen artean honako hauek hartu zuten parte: saneamendu-zerbitzuaz ardura daukaten entitateak, ingurumenean espezializatuak DIREN aholkularitza- eta ingeniaritza-enpresak, eta bestelako arrain kontserba-industriak. Entitate guztiek oso jarrera baikorra eta partehartzailea erakutsi zuten. Haien ekarpenak kontuan hartuko dira proiektuaren hurrengo urratsak ezartzeko.
Proiektuaren kideek eragileei aurkeztu zieten zein den konpondu behar den arazoa eta zein den VERTALIM proiektuak proposatzen duen irtenbidea. Horrexetarako lau akzio proposatu ziren:
- Kontserbaren prozesuan sortzen diren jatorriko isurketak minimizatzea (Mónica Gutiérrez, AZTI).
- GSM Telecontrola ezartzea bai saneamendu sarean, bai industria-isurketetan (Alberto Ciriza, CABB).
- Isurketak kontrolatzeko simulazioa eta modelizazioa (Luis Sancho, CEIT-IK4).
- Isurketen kudeaketa osoaren demostrazio proba: Artibai ibaiaren arroko saneamendu-sarean egingo da. Arro hau CABBek kudeatzen du (Alberto Ciriza, CABB).
LIFE VERTALIM proiektuaren koordinatzailea CABB da. Proiektuaren helburu nagusia hau da: gune zehatz batean kokatuta dauden elikadura-enpresa txikiek sortzen dituzten isurketak era integratuan kudeatzea. Helburu HORI betetzeko interes-agente guztiak ekimen honen alde agertu dira. Proiektuaren kideak HAUEXEK dira: CABB, AZTI, CEIT-IK4, eta lau kontserba-industria: Aguirreoa, Güenaga, Heisa eta Marmar.