img-lateral-3

Egindako aurrerapenak

Proiektuak hurrengo erronkak erdietsi ditu:

  • Proiektuaren lehenengo zatian arazoan parte duten erakundeen (arrain kontserben enpresak, ura kudeatzeko erakundeak eta administrazioa) parte hartzea bilatu egin da.  Proiektuaren lan-teknikoek multzo orokorrean dituzten ondorioak azaldu dira, alderdi guztien parte-hartzea gogotsu eta iraunkorra izan dadila.
  • AZTIren laguntzarekin hondakin-uren kutsadura murrizteko kostu txikiko soluzioak hornitu dira eko-ekoizpen metodologia erabiliz. Proiektuaren hasieran hainbat ingurune-indikatzaile aukeratu ziren arrain-kontserben (MARMAR, AGUIRREOA, HEISA eta   GÜENAGA) hasierako egoera ebaluatzeko asmoz. Ebaluazio honen ostean, hondakinak eta uraren kontsumoa gutxitzen duten hainbat hobekuntza neurriak identifikatu ziren. Arrain kontserben enpresak jadanik hasi dira aukeratutako neurri hauek bere prozesuetan ezartzen.
  • Denbora errealean kontrolatzeko sistemaren ezarpen honi esker (RTC ingelesez), industriaren eta hiriguneko ur-isurketak modu optimizatu batean egingo dira.  Horretarako, plataforma baten barruan kolektore sarearen eta araztegiaren modalizazioa burutu da isurketa desberdinentzako. Lan hau aurrera eramateko, Ondarruko araztegiaren deseinua eta datu geografikoak aztertu behar izan dira. Aldi berean, gazitasun altua eta sufrearen erreakzio biokimikoak duten ur-hondakinentzako eredu espezifikoak plataforman sartu dira, kolektore sarean ematen diren arazo nagusiak baitira. Azkenik, CEIT-ek CABB-eko 2016tik aurrera dituen datu historikoak bildu ditu hurrengo hilabetetan ereduaren garapena eta kalibrazioa burutzeko.