img-lateral-3

LIFE programa da ingurumenaz soilik arduratzen den bakarra Europako Batasunaren 2007-2013 aldirako finantza-tresnen artean. Haren helburu nagusia da EBk ingurumenaren eta klima-aldaketaren arloan dituen politikak eta legedia aplikatzen, eguneratzen eta garatzen laguntzea, Europan balio erantsia duten proiektu kofinantzatuen bidez.

LIFE 1992an jarri zen martxan, eta, gaur arte, lau fase burutu dira programan (LIFE I: 1992-1995, LIFE II: 1996-1999, LIFE III: 2000-2006 eta LIFE+: 2007-2013). Denboraldi horretan, LIFEk 3.954 proiektu inguru kofinantzatu ditu EB osoan, eta, gutxi gorabehera, 3,1 mila milioi euro bideratu ditu ingurumena babestera.

2014-2017 aldirako LIFE lan-programak hurrengo lau urteetan 2014-2020 aldirako LIFE Programa berria kudeatzeko esparrua ezartzen du. Ingurumeneko azpiprogramak lehentasunezko arlo hauek hartzen ditu barnean: Ingurumena eta Baliabideak Erabiltzeko Eraginkortasuna, Natura eta Biodibertsitatea, eta Ingurumen Gobernantza eta Informazioa.

Klimaren Alde Ekinean azpiprograma aukera paregabea da EBk klima-aldaketaren arloan duen politika aplika dadin babesteko.