Eventos y publicaciones

/Eventos y publicaciones

LIFE VERTALIMEK “Tratamientos de Aguas Industriales” Mintegi teknikoan parte hartu zuen

LIFE VERTALIMEK “Tratamientos de Aguas Industriales” Mintegi  teknikoan parte hartu zuen. META (Mesa Española de Tratamiento de Agua)k antolaturik eta hurrengo hitzaldiarekin: Bilbao-Bizkaia Ur partzuergoaren HUAetan Industria Isurketak. LIFE VERTALIMEN barnean izandako kudeaketa experientzia. META (Mesa Española del Tratamiento del Agua)k Oviedon VIII. Batzar Nagusia ospatuz, uztailaren 4an eta 05an "Uraren [...]

Bideoa: FIRST LEGO League Euskadi-ko parte-hartzaileek LIFE VERTALIM proiektua ezagutzen dute

2017ko azaroan AZTIko ikertzaileek FIRST LEGO League Euskadi ekimenaren barnean uraren giza zikloaren erronkari (HYDRODYNAMICS) buruzko formazio jardunaldian parte hartu zuten. Egun horretan, industria-hondakinaren tratamendua ez tratatzeak dakartzan ingurumen-arazoak azaldu ziren eta hondakin-urak kontrolatzeko eta kudeatzeko irtenbideak ezagutzera eman ziren. Bideo honek laburbiltzen du bisita.

LIFE VERTALIM proiektua AZTIk antolatutako LIFE deialdiaren 25. urteurren ospakizunean

LIFE Europako programaren 25. urteurrena dela eta (programa honek natura-baliabideak zaindu eta babestera bideratutako egitasmoen garapena sustatu eta laguntzen du), AZTIk Derioko egoitzaren ateak ireki zituen programa honetan kokaturiko proiektuak erakusteko. Jardunaldian Gernikako San Fidel ikastolako DBH 3. mailako 40 ikasle inguru jaso genituen.

LIFE Vertalim proiektua FIRST LEGO LEAGUErekin

Pasa den urriaren 28an, DBHko 16 ikaslek AZTI Derio-ko egoitza bisitatu zuten. Bisita hau Life Vertalim proiektua ezagutzeko eta bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta berrikuntza bultzatzeko asmoz egin zen. Proiektu honek arrain-kontserba sektoreko enpresa txiki eta ertainetako isurketek eragiten dituzten arazoak konpontzea eta ur-hondakin horiek hiri-saneamenduko sistemara kontrolpean isurtzea ditu helburutzat. Beraz, Vertalim proiektuak bat egiten [...]

LIFE VERTALIM proiektua Young Water Professional Spain 2017 kongresuan

Azaroaren 16tik 18ra, YWP, IWA eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa (CABB) antolatutako Young Water Professional Spain 2017 kongresua ospatu zen CABB-ren egoitzan bere 50. urteurrenean. Bertan ere, UPV/EHU eta AEAS (Asociación Española de Abastecimientos de Agua y Saneamiento) izan ziren entitate kolaboratzaile gisa. Kongresu honek   ur-sektore barruan gazteen eraginkortasun profesionalaren garapena  eta enpresen [...]