Networking

/Networking

LIFE VERTALIM proiektua Vigon ospatutako “Teknologiak eta irtenbide berritzaileak arrain-kontserba industriaren ingurumen erronkei aurre egiteko” ekitaldian

Azaroaren 29an, LIFE VERTALIM proiektuaren koordinatzaile teknikoa, Monica Gutierrezek LIFE SEACAN proiektuak antolatutako “Teknologiak eta irtenbide berritzaileak arrain-kontserba industriaren ingurumen erronkei aurre egiteko” tailerrean parte hartu zuen. Proiektu honen helburu nagusia bio-filmean oinarritutako bi teknologia araztaile (lohia aerobiko granularra eta bio-erreaktore hibridoak) garatzea da, arrain- kontserben isurketek itsas ekosisteman eragiten dituzten inpaktuak murriztu daitezen. [...]

LIFE VERTALIM proiektua elikadurako eta elikagaien industriaren ingurumeneko arduradunetako lehenengo topaketan

LIFE WOGAnMBR proiektuaren esparruan antolatuta, maiatzaren 17an Burgoseko unibertsitatean LIFE VERTALIM proiektua elikadurako eta elikagaien Industriaren ingurumeneko arduradunetako lehenengo topaketan aurkeztu zen. Jardunaldi honen helburuak ingurunearekin erlazionaturiko proiektu arrakastatsuen emaitzak eta amankomunean sortzen diren artegatasunak ezagutzea izan ziren. Bertan, administrazioak, ingurumen zerbitzuetako enpresak eta beste gune teknologikoak izan ziren ere. LIFE programaren barruan, LIFE+ WOGAnMBR, [...]

LIFE-MCUBO

Iragan martxoaren 24an, AZTI-ko teknikariek bilera bat izan zuten LIFE MCUBO ‘Modelling, Measurement and Improvement of the environmental management in the food industry’ proiektuaren bazkideekin VERTALIM proiektuaren barruan ospatutako lehenengo adituen mahian. VERTALIM proiektua ezagutzeaz gain, LIFE MCUBO proiektuaren helburuak eta lortuko diren emaitzak aztertu ziren ere. Bi proiektu honen helburua elikagaien industrian uraren [...]

By |martxoa 28th, 2017|Networking, Networking|0 Comments

LIFE VERTALIM LEHENENGO KONTRASTE-MAHAIA EGIN DA

Joan den ostiralean, martxoak 24, LIFE VERTALIM proiektuaren 1. Kontraste-mahaia egin zen Berriatuako Udaletxean. Kate osoko eragile interesdunen artean honako hauek hartu zuten parte: saneamendu-zerbitzuaz ardura daukaten entitateak, ingurumenean espezializatuak DIREN aholkularitza- eta ingeniaritza-enpresak, eta bestelako arrain kontserba-industriak. Entitate guztiek oso jarrera baikorra eta partehartzailea erakutsi zuten. Haien ekarpenak kontuan hartuko dira proiektuaren hurrengo urratsak [...]

By |martxoa 28th, 2017|Networking, Noticias, Uncategorized @eu|0 Comments

LIFE-WOGAnMBR

AZTI-Tecnaliako teknikariak martxoaren 9an LIFE WOGAnMBR proiektuaren arduradunekin elkartu ziren AZTI-ko egoitzan (Derio). LIFE WOGAnMBR proiektuak materia organiko konplexudun ur industrialen arazoa jorratzen du, eta AnMBR bioerreaktore berritzaile baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa erakustera bideratuta dago, lohi ekoizpen minimoarekin eta energiaren ikuspegitik modu autoaskian.

By |martxoa 17th, 2017|Networking, Networking, Uncategorized @eu|0 Comments