LIFE VERTALIMEK Conama Local Toledo 2019 kongresuan parte hartu zuen. Conama fundazioak antolaturik eta hurrengo gaitegiarekin: Landa eremua eta hiria agenda globala, herri ta hirien ingurumen iraunkortasunaren aldeko topaketa.
CONAMA LOCAL TOLEDO 2019 -Kongresuak ingurumen gaiak uztarturik, argi berezia jarri zuen baserri-garapen inguruan, despopulatzearen erronka eta ardatz zentral bezala lurraldearen kudeaketa, ingurumen-gaiekiko ardatz harturik. Gai hauei ekin zitzaien, klima-aldaketa eta ekonomia zirkularra jasangarritasun lokalean integratzeko etorkizuneko erronka nagusi bezela aztertu zen kongresuaren gai nagusitzat harturik.
Hartarako, Alberto Ciriza-k (CABB) LIFE VERTALIM proiektuaren emaitzak adierazi ta txostena eskaini zuen, ekonomia zirkularreko esperientzia bezala eta baserri-eremuan garatutako ekintza adibidea. Kolaborazio estua ezarriz ur kudeatzaile-publikoa, atun-kontserba ekoizpen tradizional 4 ETE eta 2 gune teknologiko, amankomuneko helburu baten bila.
Ur arloan ekonomia zirkularraren inguruko experientziak
Entitate pribatu eta publikoetatik etorritako profesional batzuk gure ingurune geografikoan garatzen ari diren eraginkortasuna, baliabidearen berrerabilpena, azpiproduktuen ustiapena edo errekuperazio energetikoa maximizatzeko eskaintzen duten berrikuntza ekimenak jakinarazi genituen.
-
- Erronka berriak eta paradigma-aldaketa. Víctor Monsalvo. Aqualia.
- Ekonomia zirkularra: kudeaketa berrikuntzaren bidez optimizatuz. Marta Caso. Aqualia.
- Biofaktoriak: uraren kudeaketako ekonomia zirkularra. Laura de Vega Franco. Zona zentroaren Garapen Jasangarriko zuzendaria. Suez.
- WATINTECH. Adimendun eta deszentralizatutako ur Kudeaketa teknologietako integrazio dinamikoaren bitartez. Ana María Álvarez Guerrero. Ikertzailea. Acciona Agua
- LIFE VERTALIM. Elikagaien sektoreko enpresa txiki eta ertainek egindako karga organiko eta/edo gatz altuko isurketen prebenzioa ta kudeaketa integrala. Alberto Ciriza Corcuera. Isurketa-Arloko Teknikaria. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.
- Leheneratutako eta hobetutako uren berrerabilpena agroindustrian birkarga artifizialaren bitartez. Enrique Fernández Escalante. Idazkari teknikoa. Espainiako Ur Plataforma Teknologikoa.
Moderatzailea: Santiago Molina Cruzate. Instituto superior de medioambiente-ko zuzendaria, ISM.
Hitzaldian LIFEVertalim proiektoaren garrantzia nabarmendu nahi izan nuen funtsezko 2 alderditan:
- Lehen mailako sektoreko lau enpresatan ekoizpen ekoeraginkorrerako kultura ezarpena.
- Eskualdeko Hondakin-uraren kudeatzailearentzako erreminta gako bezala Telemetria sistema saneamendu sarea HUA eta enpresen isurketa industrialetako kudeaketa zuzena.
Telemetria-zentralitari buruzko hainbat zehaztapen emateko aukera eduki nuen hitzaldean zehar. Interes handia sortu baitzuen.