Albisteak

Bakteriofagoei buruzko memoria berria prest

Eskuragarri dago bakteriofagoei eskainitako memoria berria; argitalpen honek teknologia emergente honen ezagutza, aurrerapen zientifikoak eta aplikazio nagusiak biltzen ditu elikadura-sektorean.

Egilea: Amaia Lasagabaster. Ikertzaile senior (PhD)
Egilea: María Lavilla. Ikertzaile senior (PhD)
17.04.2026
Lerroak: Bioteknologia, Elikagaien kalitatea eta segurtasuna, One health

Bakteriofagoak —bakterio espezifikoak infektatzeko gai diren birus naturalak— gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira sektorearen erronka nagusiei aurre egiteko irtenbide eraginkor gisa, hala nola elikagaien segurtasuna bermatzea, antibiotikoen erabilera murriztea eta erresistentzia antimikrobianoen aurkako borroka. Testuinguru horretan, memoriak ikuspegi integrala eskaintzen du, eta elikadura-kate osoan duten aplikazioa aztertzen du: lehen ekoizpenetik (nekazaritza, abeltzaintza eta akuikultura) hasi, eta elikagaien eraldaketa, kontserbazioa eta ontziratzeraino.

Dokumentuak, gainera, ezarpen industrialerako funtsezko alderdiak jorratzen ditu, besteak beste, faktore teknikoak, arautzaileak eta merkatuari lotutakoak, bai eta AZTIk aktiboki parte hartzen duen proiektuen adibide zehatzak ere. Horrela, sektoreko profesionalentzat zein fagoetan oinarritutako irtenbide berritzaileak txertatzeko interesa duten erakundeentzat erreferentziazko baliabide gisa kokatzen da.

Argitalpen honekin, zientzia erabilgarriaren aldeko gure konpromisoa indartzen dugu, transferentziara bideratua eta One Health ikuspegiarekin lerrokatua, elikadura-sistema seguruago, jasangarriago eta erresilienteagoak garatzen laguntzeko.

IKUSI MEMORIA HEMEN

Ikerketa taldea

Amaia Lasagabaster

Amaia Lasagabaster
Ikertzaile senior (PhD)

Harremanetan jarri

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 15.10.2026

Xpectra muestra el potencial de la inteligencia artificial y la tecnología NIR para monitorizar en tiempo real la calidad en la industria alimentaria

Gehiago irakurri
Albisteak 13.10.2026

AZTI BAICeko kide egin da, adimen artifizialaren erabilera sustatzeko ekonomia urdinaren, elikaduraren eta osasunaren arloko erronkei aurre egiteko

Gehiago irakurri
Albisteak 06.10.2026

AZTIk itsas hondoko fauna behatzeko eta adimen artifizialaren bidez identifikatzeko sistema probatu du

Gehiago irakurri
Albisteak 30.09.2026

BIOTEGANIAk ia 500 abeltzaintza-zentro lotzen ditu, txerri- eta hegazti-ekoizpenetan osasun arriskuak aurreikusteko

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak