Albisteak

Athletic-rekin ituna Lezaman nutrizioa neurrira egiteko

17.11.2022

Lezama, 2022ko azaroan 17a. Athletic Club, bere Berrikuntza arloaren bitartez, eta AZTI zentro zientifiko eta teknologikoa elikaduraren bidez kirol-errendimendua hobetzeko elkarlanean daude.

Lezaman entrenatzen duten jokalarien kirol-errendimendu handiena bultzatzeko asmoz, Athletic Clubek eta AZTI zentro zientifiko eta teknologikoak urtebete daramate ikertzen eta diseinatzen kirola hobetzen lagunduko duten nutrizio-soluzioak neurrira egiteko.

alianza athletic azti nutricion personalizada deporte

AZTIrekin egindako lankidetza hau Berrikuntza arlo zuri-gorriko proiektuen ildo nagusietako baten barruan kokatzen da: elikaduraren analisia eta ikerketa, jokalariaren hobekuntza integralari aplikatzeko. Honen harira, Athletic Clubek nutrizio adimenduneko sistema aitzindaria jarri zuen martxan duela gutxi: Smart Nutrition Lab. Laborategi gastronomiko bat da, eta osasunean eta ongizatean egindako azken aurrerapenak barne hartzen ditu kirol-errendimendu profesionalari aplikatzeko, eta honen barruan AZTI funtsezkoa da. AZTI, besteak beste, elikaduraren eta osasunaren azterketan espezializatuta dago, eta elikagaiek jokalariengan duten eragina ikertzen ari da, haien hobekuntza integrala sustatzeko aukera emango duten eredu prediktiboak egiteko, lesio-arriskuaren ebaluazioa eta errekuperazio-denboren laburtzea barne.

AZTI adimen artifizialean eta Big Datan oinarritzen da analisiak egiteko, baita bioteknologia aurreratuenetan eta zientzia omikoetan ere (zehazki, mintzaren lipidomikan eta mikrobiotan). Teknologia horiek Athletic Clubeko lehen taldeetako jokalariengan aplikatzen ari den doitasunezko elikadura ahalbidetzen dute, eta Klubeko jangela adimentsuan integratzen dira. Bertan, neurrira egindako elikadura-gomendioak sortzen ari dira jokalari bakoitzarentzat, bai elikagaiei dagokienez, bai gehigarriei dagokienez.

Hasiera batean Athletic Clubeko lehen taldeekin ari dira lanean, baina bigarren fase batean Lezamako gainerako taldeetara zabalduko da.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 02.07.2026

AZTIk eta EHUk aurrera egin dute hegazti-ekoizpenean Campylobacter murrizteko tresna biologiko berrien garapenean

Gehiago irakurri
Albisteak 25.06.2026

Duela ia hamar urte markatutako atun moja baten berreskurapenak espeziaren arrantzaren kudeaketa jasangarria hobetzen lagunduko du

Gehiago irakurri
Albisteak 24.06.2026

INKUBA SAREA 2-ren aurkezpena: elikagaien teknologiako (FoodTech) berrikuntzarako mugazgaindiko azeleratzailea

Gehiago irakurri
Albisteak 18.06.2026

Food 4 Future 2026: elikagaien industriaren lehiakortasuna zehaztuko duten 10 gakoak

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak