Azaroaren 16tik 18ra, YWP, IWA eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa (CABB) antolatutako Young Water Professional Spain 2017 kongresua ospatu zen CABB-ren egoitzan bere 50. urteurrenean. Bertan ere, UPV/EHU eta AEAS (Asociación Española de Abastecimientos de Agua y Saneamiento) izan ziren entitate kolaboratzaile gisa.

Kongresu honek   ur-sektore barruan gazteen eraginkortasun profesionalaren garapena  eta enpresen eta unibertsitateen arteko erlazioak indartzea ditu helburutzat.

Kongresu honen esparruan CEIT-IK4-ko Tamara Fernández ikertzaileak “LIFE-VERTALIM: Kontserba enpresen isurketak kontrolatzeko simulazio plataforma birtuala” hitzaldia eman zuen.