Azaroaren 29an, LIFE VERTALIM proiektuaren koordinatzaile teknikoa, Monica Gutierrezek LIFE SEACAN proiektuak antolatutako “Teknologiak eta irtenbide berritzaileak arrain-kontserba industriaren ingurumen erronkei aurre egiteko” tailerrean parte hartu zuen. Proiektu honen helburu nagusia bio-filmean oinarritutako bi teknologia araztaile (lohia aerobiko granularra eta bio-erreaktore hibridoak) garatzea da, arrain- kontserben isurketek itsas ekosisteman eragiten dituzten inpaktuak murriztu daitezen.

Ekitaldi honetan Espainia mailan kontserba industrian, unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan, ur kudeaketan, administrazio publikoetan eta hondakin inguruan lan egiten duten profesionalak bildu ziren.  Bertan arrain -kontserba egungo kudeaketa egoera aztertzeaz gain, kudeaketa jasangarriagoa ahalbidetzen duten beste konponbideei buruz ere eztabaidatu zen.

Horretarako, sektore honen ingurumen erronka nagusiak hurrengo hitzaldi batzuen bidez azaldu ziren:

  • Ur-hondakinen tratamendua.
  • Itsas jatorriko azpi-produktuen balorazioa.
  • Arrain-kontserba hondakin solidoen kudeaketa.
  • Ingurumen arloko legislazioa.
  • Ekonomia zirkularraren ahalmena arrain-kontserba sektorean.
  • Sektorearen ur-aztarna inpaktua murriztea.

Aurkezpenei jarraituz, mahai-inguru bat antolatu zen “ingurumen oztopo eta aukera berriak kontserba industriarentzako” gai inguruan. Parte-hartzaileei esker, ondorio oso interesgarriak eztabaidatu ziren.