Euskal flotako bazterkinen azterketa
Arrantza-bazterkinak ustekabean harrapatu eta berriro itsasora itzultzen diren arrain eta bestelako itsas organismoei esaten zaie, merkataritza-baliorik ez dutelako, araudia betetzen ez dutelako —esaterako, gutxieneko neurriei edo kuotei dagokienez— edo arrantzaren helburu ez direlako. Jardunbide horrek ondorio kaltegarriak izan ditzake itsas ekosisteman, bereziki baztertutako animaliek bizirik irauten ez badute. Horregatik, bazterkinak murrizteko arauak ezarri dira; besteak beste, zenbait arrantzatan harrapaketa guztiak lehorreratzeko betebeharra.
Arrantzan sortzen diren bazterkinen bolumena kalkulatzea zaila da, datu homogeneorik ez dagoelako. Hala ere, FAOk 2019an kalkulatu zuen munduko harrapaketen % 10,8 inguru zirela, hau da, 9,1 milioi tona inguru. Kopuru horiek nabarmen aldatzen dira arrantza motaren arabera: % 3,9 inguraketa-arrantzan eta % 21,8 hondoko arraste-arrantzan. Arrantza-aparailu bera erabilita ere, bazterkin-mailak eremu geografikoaren eta urte-sasoiaren arabera aldatzen dira. Horrek agerian uzten du arazoa eskualde eta arrantza mota bakoitzaren arabera berariaz aztertu behar dela.
2003az geroztik, AZTIk Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-floten bazterkinen jarraipena egiten du, arrantza-datuak biltzeari buruzko Europako araudiaren (Regulation (EU) 2017/1004) esparruan.
Monitorizazioak hainbat flota hartzen ditu barne:
Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea
Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria
Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria