Albisteak

AZTIk bi itsaspeko autonomo gehitu ditu euskal kostaldea behatzeko sarera, itsas ekosistemei eragiten dieten prozesuak aztertzeko

08.01.2025
Lerroak:

Edukien aurkibidea

Pasaia, 2025eko urtarrilaren 8a-  Ziklo biogeokimikoa ulertzea -organismoen eta haien ingurunearen artean karbonoa, nitrogenoa eta oxigenoa bezalako elementuak trukatzea eta eraldatzea barne hartzen duena- funtsezkoa da. Testuinguru horretan, AZTIk, 2024az geroztik, BIGFIS proiektuaren esparruan, ozeanoetako zirkulazioak fitoplanktoneko elikagaien ekoizpena sostengatzen duten funtsezko ziklo horietan nola eragiten duen aztertzen duen ikerketa bat koordinatzen du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen du proiektua, eta itsaspeko bi planeagailu autonomo berritzaile erabiltzen ditu, glider izenarekin ezagutzen direnak, sentsore aurreratuekin hornituak. Gailu hauek euskal kostaldea zeharkatzeko gai dira ozeanoetako prozesu biogeokimikoak arakatzeko, eta dagoeneko existitzen den behaketa-sareari datuak ematen dizkiote, klima aldaketak itsas ekosistemetan duen eraginaren jarraipena egiten laguntzen duelarik. Informazio honek, inguruan dauden sateliteen edo bestelako behaketa-plataformen behaketekin batera (adibidez, maiztasun handiko radarrak eta ainguraketa-buiak), fisikaren eta biogeokimikaren arteko harremana hobeto ulertzen laguntzen du, ekosistema horietan duen inpaktua hobeto ezagutu ahal izateko.

“Ur-zutabeko aldaketa biogeokimikoak monitorizatzeko lana konplexua da, baina gure glider-ei esker, neurketa zehatzak eta zabalak har ditzakegu, 1.000 metro arteko sakoneran eta 1.000 kilometro baino gehiagoko distantzian, hilabete bat edo biko aldietan”, azaldu du Ivan Manso AZTIko itsas teknologietan aditu eta proiektuaren koordinatzaileak.

Gainera, gailu hauek ingurumenean gutxieneko eragina dute, erabateko isiltasunean jarduten baitute eta flotagarritasunean aldaketak eginez mugitzen baitira, zerra-hortz formako ibilbideak eginez. “Azalera ateratzen diren bakoitzean, bildutako datuak transmititzen dituzte eta hurrengo mugimenduetarako jarraibideak jasotzen dituzte”, gehitu du Mansok.

Glider-ak perspektiba paregabea eskaintzen dute, fisika ozeanikoaren eta ziklo biogeokimikoaren arteko elkarrekintza ilustratzen duen hiru dimentsioko informazioa emanez. Planeagailuek uraren tenperatura eta gazitasuna neurtzeko sentsore hidrografikoak dituzte. Gainera, horietako batek sentsore osagarriak ditu oxigeno, uhertasun, klorofila, disolbatutako materia organiko eta nitratoen kopuruak neurtzeko. Besteak arrain pelagikoen bankuak detekta ditzake ekosonda bati esker.

BIGFISH_gliders_costa_vasca

Behaketa-sare aurreratu baten osagarria

Gailu hauek Euskadiko behaketa-sare aurreratua aberasteaz gain, laginketa zaileko tokietan estaldura espazio-denboral zabaleko datuak ere ematen dituzte. Sare honen barruan daude OBSERVAMAR Bizkaiko Golkoko Klima Aldaketaren Itsas Behatokia eta EuskOOS Ozeanografia Operazionaleko Sistema, AZTIk Euskalmeten lankidetzarekin kudeatzen duena. Sistema honek itsasoaren egoerari buruzko datuak ematen ditu denbora errealean, euskal kostaldetik hasi eta itsas barruko 150 kilometrora arte.

BIGFIS proiektuak urtebeteko iraupena du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du, Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareari Laguntzeko Programaren bidez.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 08.06.2026

AZTIk Ozeanoak 2026 Saria jaso du, ozeanoen kudeaketa jasangarriari egindako ekarpen zientifikoagatik

Gehiago irakurri
Albisteak 02.06.2026

Datu-base berri batek Frantziako, Espainiako eta Portugalgo informazioa harmonizatu du, aingira europarraren jarraipena hobetzeko bere migrazio osoan zehar

Gehiago irakurri
Albisteak 01.06.2026

Euskal aliantza batek itsas berrikuntzaren arloko Europako aitortzarik handiena jaso du arrantzarako eta akuikulturarako lehen deskarbonizazio-ekosistema integrala sortzeagatik

Gehiago irakurri
Albisteak 28.05.2026

BTEM 2026 Sariek Euskadiko elikagaien berrikuntza aitortzen dute eta sektorean erreferenteak diren hiru euskal enpresa saritu dituzte

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak