Disfagia duten adineko pertsonei zuzendutako elikadura-sistemetan berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko esparru metodologiko baten garapena, zahartze osasungarria bultzatzeko
Biztanleriaren zahartzeak elikadurarekin lotutako premia berriak eta berrikuntzarako aukerak sortzen ari da Silver Economy delakoaren esparruan. Euskadin, 65 urtetik gorako pertsonak biztanleriaren % 23 dira dagoeneko, eta testuinguru horretan bereziki garrantzitsuak dira disfagia eta mastekatzeko zailtasunak bezalako arazoak.
Disfagiak 65 urtetik gorako pertsonen % 13ri eragiten dio gutxi gorabehera, eta ehunekoa % 51ra irits daiteke egoitzetan bizi diren pertsonen artean. Elikadura zailtzeaz gain, malnutrizioa, deshidratazioa eta bizi-kalitatea galtzeko arrisku handiagoarekin lotuta dago.
Testura aldatzea elikadura segurua errazteko estrategia nagusietako bat bada ere, gaur egun merkatuan dauden produktuek mugak dituzte oraindik hainbat alderditan, hala nola nutrizio-kalitatean, onarpen sentsorialean, estandarizazioan eta kontsumitzaileek zein profesionalek produktuak erraz identifikatzeko aukeran.
AKTIBA-TEXek erronka horri erantzuten dio ezagutza zientifikoa, elikagaien teknologia, nutrizioa, testuren karakterizazioa, kontsumitzaileen portaera eta merkatua uztartzen dituen esparru bat sortuz, adineko pertsonei zuzendutako irtenbide berriak garatzea errazteko.
AKTIBA-TEXen helburua da adineko pertsonentzako elikaduraren arloko berrikuntza eta teknologia-transferentzia bultzatzea, Bizkaiko enpresei disfagiara, erraz mastekatzeko beharretara eta zahartzearekin lotutako bestelako premietara egokitutako produktuak garatzen, baliozkotzen eta merkatuan kokatzen lagunduko dieten tresnak eskainiz.
Proiektuak berrikuntzarako esparru metodologiko bat garatuko du, disfagia duten adineko pertsonei zuzendutako elikagaiak hobetzeko. Hainbat ardatz izango ditu:
Horretarako, honako alderdi hauetan jarriko du arreta:
Gainera, gida estrategiko bat diseinatuko du, Bizkaiko elikadura-enpresei adineko pertsonentzako produktu berriak formulatzen, etiketatzen, baliozkotzen eta merkaturatzen laguntzeko. Era berean, disfagiarako etiketatze-eredu espezifiko baten diseinu kontzeptuala landuko du, produktuak merkatuan sailkatu eta erraz identifikatu ahal izateko. Horrela, AKTIBA-TEXek teknologia-transferentzia, enpresen lehiakortasuna eta adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea sustatuko ditu.
AKTIBA-TEXek hiru tresna nagusi sortuko ditu enpresetan berrikuntza errazteko:
Emaitza horiek oinarri egituratuagoa emango diete enpresei produktuen garapenari, baliozkotzeari eta adineko pertsonentzako merkatuan kokatzeari buruzko erabakiak hartzeko.
AKTIBA-TEXek adineko pertsonetan espezializatutako elikadura-berrikuntzako ekosistema bat sortzen lagundu nahi du, Bizkaiko enpresei ezagutza zientifikoa eta teknologikoa benetako kontsumo-premietara egokitutako produktu bihurtzea erraztuz.
Proiektuak elikagai seguruagoak, nutritiboagoak, zentzumenaren ikuspegitik egokiagoak eta errazago identifikatzeko modukoak garatzen lagun dezake, eta, aldi berean, hazten ari den merkatu-segmentu batean negozio-aukera berriak sortu.
Horrez gain, hizkuntza komun bat eta garapen- zein baliozkotze-irizpide partekatuak sortzeak elikadura-industriaren lehiakortasuna eta berrikuntzarako gaitasuna indartu ditzake, zientziaren, enpresen eta arlo soziosanitarioaren arteko transferentzia erraztu, eta adineko pertsonen elikadura eta bizi-kalitatea hobetzen lagundu.
Bizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de Bizkaia
Programa: 2026ko Teknologia Transferentzia

Sektoreak: Elikadura eta Osasuna
Ikerketa lerroak: Elikagai eta teknologia berriak, Kontsumoaren portaera eta joerak, Nutrizio eta osasun pertsonalizatua, Zahartze osasungarria
Ikerketa-azpilerroak: Behar espezifikoetarako elikagaien berrikuntza, Elikadura-kontsumoko joerak eta ereduak identifikatzea, Formulazioa eta eraldaketa