Albisteak

Euskadiko hogeita hamar empresa inguruk elikagaien bizitza baliagarria luzatzeko I+G sistema berriak aztertu dituzte

01.12.2023

Elikagaien sektorea balio-kate osoan zehar sortutako hondakinen bolumena murrizteko egiten ari den borrokan, soluzio nagusietako bat teknologia berrien eta ekoizpen- eta kontserbazio-estrategien bidez elikagaien bizitza baliagarria luzatzea da, haien nutrizio- eta organoleptika-ezaugarriei ahalik eta denbora gehien eusteko, elikagaien segurtasunari eragin gabe. Helburu horri hobekien erantzuten dioten I+G+Bko soluzioak identifikatzeko xedez, BASQUE FOOD CLUSTERek eta AZTI eta TECNALIA ikerketa-zentroek ViUtiFood proiektua jarri dute abian. Ekimen horrek dagoeneko jaso du euskal elikadura-kateko ia 30 enpresaren interesa eta laguntza.

ViUtiFoodek soluzioak identifikatu eta horien ezarpena bultzatu nahi du, euskal enpresek beren elikagaien bizitza erabilgarria luzatu ahal izan dezaten, elikagaien segurtasuna, kontsumitzaileen kalitate-estandarrak eta banaketaren eskakizunak bermatuz. Era berean, energia-kontsumoaren eraginkortasuna lortu nahi du, baliabideak modu adimentsuagoan erabiltzen lagunduz, enpresentzat merkataritza-aukera berriak irekitzea ahaztu gabe.

Proiektua abiarazteko jardunaldia fase bakoitzean elikadurako produktuen bizitza baliagarrian eragina duten puntu nagusietan jarri da arreta, lehengaiak aukeratzetik merkaturatzera, prozesu guztietatik igaroz: formulazioa, elaborazioa, eraldaketa, ontziratzea, biltegiratzea, logistika eta abar.

Identifikatutako erronken artean biltegiratze-, banatze- eta garraio-baldintzen kontrolaren optimizazioa,   ontziratze jasangarriko material berrien hobekuntza, prozesatze-teknologia berrien txertaketa eta baliabide naturalen aprobetxamendua nabarmentzen dira.

ViUtiFood Euskadi 2030 ZTBPren barruan Eusko Jaurlaritzak sustatutako Zeharkako Ekimen Traktoreen Ekonomia Zirkularraren ildoaren bidez finantzatutako proiektua da.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 04.08.2026

NOVO Agrifoodtech-ek deialdia ireki du nekazaritzako elikagaien sektoreko deeptech enpresak bultzatzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 29.07.2026

BIOMAN 2026 kanpainak Bizkaiko golkoko antxoaren egoera ona berresten du

Gehiago irakurri
Albisteak 16.07.2026

Ulyssesek itsas zaborraren lehen ibilbideak erregistratu ditu euskal kostaldean

Gehiago irakurri
Albisteak 09.07.2026

AZTIk eta arrantza-sektoreak hegalaburraren lehen prospekzio integrala egiten ari dira Kantauri itsasoan

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak