Albisteak

SEARCULAR proiektua amaitu da, Europan arrantza-tresna zirkularrak bultzatzeko lau irtenbide baliozkotu ondoren

16.09.2026
Lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Ekonomia zirkularra
searcular-artes_pesca-circulares

Edukien aurkibidea

Pasaia, 2026ko irailaren 16a. Urtero, bizitza baliagarriaren amaierara iritsitako ia 26.000 tona arrantza-tresna heltzen dira Europako portuetara. Horri gehitu behar zaio itsasoan galdu, abandonatu edo hondatutako tresnen inpaktua; izan ere, horiek itsas inguruneko plastikoen eta mikroplastikoen iturri nagusietako bat dira. Arazoari aurre egiteko, AZTIk koordinatutako SEARCULAR partzuergoak azken hiru urteotan arrantza-sektorearekin eta saregintza-industriarekin lan egin du, kutsadura hori jatorritik murrizteko, bai itsasoan bai portuetan. Emaitzek berretsi dute zirkulartasun-irizpideak arrantza-tresnen diseinutik bertatik txerta daitezkeela, eta material horiei bigarren bizitza eman dakiekeela bilketa-, berrerabilera- eta birziklatze-eredu eraginkorragoen bidez.

Arrantza-tresnen diseinua birpentsatzeko lau irtenbide

Europar Batasunaren Horizon Europe programak finantzatutako eta UK Research and Innovationek (UKRI) eta Eusko Jaurlaritzak, haren estrategia urdinaren barruan, kofinantzatutako SEARCULAR ekimenak elkarren osagarri diren lau irtenbide garatu ditu; batera, arrantza-tresnen bizitza-ziklo osoa hartzen dute.

Horietako hiruk material alternatiboen alde egiten dute, bizitza baliagarria amaitzean haien kudeaketa errazteko diseinatuak:

Laugarren irtenbideak, Blue Point edo Puntu Urdina izenekoak, arrantza-tresnen bizitza-zikloaren azken faseari heltzen dio. Erabiltzen ez diren tresnak bildu, sailkatu eta birziklatzeko eta portuetako hondakinen kudeaketa hobetzeko eredu adimenduna da.

Trantsizioa bizkortzeko gomendio politikoak

Lau irtenbide horiekin sortutako ezagutzan eta arrantzaleekin zein industriarekin izandako zuzeneko lankidetzan oinarrituta, SEARCULARrek erreferentziazko lau dokumentu argitaratu ditu, Europan arrantza-tresna zirkularragoetarako trantsizioa bideratzeko:

“Arrantza-tresnen zirkulartasuna ez da jada asmo hutsa. Partzuergoak frogatu du teknikoki bideragarriak diren eta baldintza errealetan probatu diren alternatibak badaudela. Orain, industriak eta araudiak koordinatuta aurrera egitea da erronka, haien erabilera zabaltzeko”, azaldu du Oihane C. Basurkok, SEARCULAR proiektuaren koordinatzaileak eta AZTIko itsas zaborrean eta ozeanoaren kontserbazioan aditua den ikertzaileak.

Sektore osoaren parte-hartzea behar duen trantsizioa

SEARCULARrek Europako Itun Berdearen helburuekin bat datorren ibilbide-orria prestatu du, eta frogatu du arrantza-tresnen diseinua birpentsatzeak nabarmen murriztu dezakeela tresna horiek itsasoko plastiko-kutsaduran duten eragina. Hurrengo urratsa arrantzaleen, tresna-fabrikatzaileen, portuen, hondakin-kudeatzaileen eta arduradun politikoen baterako inplikazioaren araberakoa izango da, irtenbide horiek proba pilotuetatik Europako arrantza-sektorean eskala handiagoan ezartzera igaro daitezen.

Emaitzak

SEARCULARren gomendio politikoen pakete osoa eta emaitzak searcular.eu/resources helbidean kontsulta daiteke.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 06.10.2026

AZTIk itsas hondoko fauna behatzeko eta adimen artifizialaren bidez identifikatzeko sistema probatu du

Gehiago irakurri
Albisteak 30.09.2026

BIOTEGANIAk ia 500 abeltzaintza-zentro lotzen ditu, txerri- eta hegazti-ekoizpenetan osasun arriskuak aurreikusteko

Gehiago irakurri
Albisteak 28.09.2026

Uhinak 2026k ezagutza zientifikoa eta kudeaketako esperientziak bilduko ditu, kostaldearen egokitzapenean aurrera egiteko

Gehiago irakurri
Albisteak 17.09.2026

Zergatik ez du dieta berak eragin bera pertsona guztiengan? AZTIk nutrizio pertsonalizatuago baterako gakoak ikertzen ditu

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak