Albisteak

Guztiak garrantzitsuak. 4 infografia Kantauri isurialdeko ohiko espezieak identifikatzeko

Tener datos de calidad de lo que se pesca es fundamental para calcular los stocks de las especies y poder así llevar a cabo una gestión pesquera sostenible.

23.05.2023

Antzekoak izanik ere,  ezberdinak diren espezieak ongi identifikatzeko eta arrantzaleen harrapaketei buruzko informazio zehatzagoa lortzeko, AZTIko Arrantza Kudeaketa Jasangarriko saileko datu-taldeak zenbait infografia egin ditu, lonjan deskargatzen diren unean arrain-espezieak modu egokian bereizten laguntzeko.

Zehazki lau poster diseinatu dira; esparidoentzat bi (talde honetan sartzen diren espezieen artean bisigua, urraburua edo lamotea dauzkagu) eta triglidoentzat bat (hauen artean arraigorria, perloi beltza edo kukua daudelarik, besteak beste) eta krabarrokentzat beste bat (haitz kabra edota itsas kabra bezalakoekin).

Infografiaren diseinua NORARTEk egin du, AZTIko zientzialariekin estuki elkarlanean eta bibliografia espezializatua erabiliz. Bestalde, AKJ saileko datu-taldeak, portuetako lagintzaileen laguntzarekin, espezie bakoitzarentzat izendegi-zerrenda osatu du, Kantauriko kostaldeko herri edota eskualde desberdinetako lokalismoak kontuan hartuta, euskaraz zein gaztelaniaz.

Egileen esanetan, “ohiko identifikazio gidatatik urrundu nahi izan da, ikusgarriagoa izango den zerbait bilatuz; horrela, arrantzalearentzat gertukoa izango den infografia sorta diseinatu da, arrantzaleak eurak ariketa honen parte sentitu daitezen”. Horregatik, ilustrazioak protagonisten ikuspegitik eginda daude.

Infografía dedicada a las especies de cabrarrocas

Infografiak lonjatako baskula eta etiketa-makinaren inguruan jarriko dira, arrantzaleek arrainak pisatzen eta identifikatzen ari direnean ikusgai izan ditzaten. Hasiera batean, Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Getaria, Pasaia eta Hondarribiako lonjetan zabalduko dira, baina irudiok interesatuta egon daitezkeen edo erabilgarri izan dakioken pertsona nahiz entitate guztiekin (patroiekin, kofradiekin, itsas-eskolekin…) partekatzeko asmoa dago.

Lau infografiak hemen eskura ditzakezu:

Ilustrazioa inprimatu nahi izanez gero, bereizmen handiko fitxategiak info@azti.es helbidera idatziz eska ditzakezu; era berean, informazio gehiago nahi izatekotan, datuak.arrantza@azti.es helbidera jo dezakezu.

Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren bidez (FEMPA)

logo_GV_FEMPA_eu

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 07.05.2026

Grupo Iruñaren Iberdrola Dorreko jatetxeak Euskadiko lehen “Sustainable Gastronomy” ziurtagiria eskuratu du

Gehiago irakurri
Albisteak 05.05.2026

AZTIk sistema aitzindari bat garatu du inguraketa-sareak denbora errealean monitorizatzeko eta arrantzaren eraginkortasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna hobetzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 04.05.2026

OR.PA.GU.k eta AZTIk aurrera egiten dute NIR teknologiaren balidazioan, marlin urdinaren identifikaziorako eta arrantza-industriako trazabilitatea hobetzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 17.04.2026

Bakteriofagoei buruzko memoria berria prest

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak