Albisteak

Grupo Iruñaren Iberdrola Dorreko jatetxeak Euskadiko lehen “Sustainable Gastronomy” ziurtagiria eskuratu du

07.05.2026
Lerroak: Elikadura-jasangarritasuna eta ekoefizientzia

Edukien aurkibidea

 

Bilbon, 2026ko maiatzak 7. – Grupo Iruñak Iberdrola dorrean duen jatextea  Sustainable Gastronomy zigilua eskuratu duen lehenengoa bihurtu da; ziurtagiri hori AZTIk eta Basque Know-How Fundazioak bultzatu dute, BBK Kunaren babesarekin eta sektorearen parte-hartze aktiboarekin. Gainerajatetxeak ziurtagiriaren maila gorena lortu du, eta horrek mugarri garrantzitsua ezartzen du ekosistema honentzat. 

Hiru mailako ziurtapen integrala 

Sustainable Gastronomy zigiluak hiru ziurtapen-maila ezartzen ditu, bere irizpideen betetze-mailaren arabera, eta zortzi arlotan egituratzen da: 

Ikuspegi horri esker, interesa duten jatetxeek hobekuntza-aukerak identifikatu eta eredu arduratsuago  baterantz egin dezakete aurrera, beren eragin negatiboa minimizatuz eta sektorearen zein gizartearen eskaerekin lerrokatuz.

Euskadiko erreferenteek bultzatutako ekimena 

Sustainable Gastronomy ziurtagiria eta zigilua AZTIk eta Basque Know How Fundazioak diseinatu eta garatutako ekimena dira. Proiektuak BBK Kunaren —BBK Banku Fundazioaren gizarte-berrikuntzarako gunearen— finantzaketa eta babes estrategikoa ditu. Erakunde horrek 2020tik sustatzen du ziurtagiri hau, euskal gastronomian jasangarritasuna txertatzeko funtsezko tresna gisa, irizpide zientifikoetan eta ezagutza aplikatuan oinarrituta. 

 Ziurtapen-prozesuan dauden establezimenduak 

Grupo Iruñak Iberdrola dorrean duen jatetxeaz gain, beste establezimendu batzuk ere ziurtapen-prozesuan murgilduta daude, eta horrek sektorearen gero eta konpromiso handiagoa erakusten du. Horien artean daude Bilboko Artxandako Ostalaritza Eskola, Amorebieta-Etxanoko Jauregibarria jatetxea, Berangoko Olagorta jatetxea eta Bilboko Mugarra, La Olla Plaza Nueva eta Aitaren jatetxeak. Lehenengoa izan ezik, gainerakoak garapen-fasean daude (“in progress”), eta zigilua mailaren batean lortzeko aukera emango dieten hobekuntzak ezartzen ari dira. 

 Nola lortu ziurtagiria? 

Interesa dutenek proiektuaren webgune ofizialaren bidez eska dezakete ziurtagiria. Prozesu horrek negozioaren jasangarritasun-maila ebaluatzeko, hobekuntza-arloak identifikatzeko eta eragin positiboa indartuko duten estrategiak ezartzeko aukera ematen du, ekimena sustatzen duten erakundeen laguntzarekin. 

 Gastronomiaren etorkizunerantz egindako urratsa 

Iberdrola dorreko jatetxearen ziurtapenak Euskadin gastronomia jasangarriago baterantz doan bideari hasiera eman dio. Eredu honek balioa sortzen du berrikuntza, konpromisoa eta erantzukizuna uztartuz, eta sektoreak etorkizun jasangarriago baterako trantsizioan duen funtsezko eragilearen rola indartzen du. 

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 07.05.2026

Grupo Iruñaren Iberdrola Dorreko jatetxeak Euskadiko lehen “Sustainable Gastronomy” ziurtagiria eskuratu du

Gehiago irakurri
Albisteak 05.05.2026

AZTIk sistema aitzindari bat garatu du inguraketa-sareak denbora errealean monitorizatzeko eta arrantzaren eraginkortasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna hobetzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 04.05.2026

OR.PA.GU.k eta AZTIk aurrera egiten dute NIR teknologiaren balidazioan, marlin urdinaren identifikaziorako eta arrantza-industriako trazabilitatea hobetzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 17.04.2026

Bakteriofagoei buruzko memoria berria prest

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak