Albisteak

ENVIROSCORE: elikagaiak eta edariak ingurumen irizpideekin eta zorroztasun zientifikoarekin erostea

02.03.2022

Edukien aurkibidea

Derio, 2022ko otsailaren 8a.- Elikaduraren sistema begirada guztien erdigunean dago, eta Europan sortzen den ingurumen inpaktuaren kausa eta biktima da. Horregatik, ingurumen degradazioa murrizteko eta Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko, ezinbestekoa da ekoizpen jasangarriagoa eta elikagai eta edarien kontsumo arduratsua sustatzea.

Erronka garrantzitsu horri erantzuteko, AZTI zentro teknologikoak eta Lovainako Unibertsitateak (Belgika) ENVIROSCORE® garatu dute, produktuen inpaktua neurtzen duen ingurumen etiketen sistema bat, Produktuaren Ingurumen Aztarnaren europar metodologian onartuta, zeina nazioartean onartuta eta estandarizatuta dagoen.

ENVIROSCORE nekazaritzako elikagaien industriarentzat zein kontsumitzaileentzat da baliagarria. Lehenengoei, bere produktuen ingurumen inpaktua erraz neurtzeko aukera ematen die, ingurumen inpaktuaren 16 kategoria bakar batera bilduta, eta produktuaren ekodiseinua sustatuz hornidura kate osoan zehar. Bigarrenei, informazio ulerterraza ematen die, elikagaian eta edarian eta produktuen kategoriak alderatu ahal izateko, kontsumitzeko ohitura arduratsuagoen alde motibatzeko.

16 ingurumen inpaktu konbinatzen dituen algoritmoa

“ENVIROSCORE algoritmo bat da, produktu baten kilogramo bat ekoitzi eta kontsumitzeko etapa guztietan sortzen diren ingurumen inpaktuak amaierako puntuazio bakar batean jasotzen dituena. Zehazki, 16 ingurumen inpaktu konbinatzen dira, horien artean egonik, besteak beste, klima alaketarako potentziala, ozono geruzaren agortzea, uren kutsadura, baliabide fosilen agortzea edo toxikotasuna”, azaldu du Saioa Ramosek, metodologiaren sortzaileetako eta AZTIko Prozesu Efizienteen eta Jasangarrien arloko ikertzaileak.

Analisi horretatik abiatuta, gehitutako informazioa komunikazio sistema erraz, bisual eta intuitibo bihurtzen du, 5 eskalarekin ( A | B | C | D | E ). Sailkapen horrek produktua ekoitzi, prozesatu, ontziratu, banatu, kontsumitu eta hondakinak kudeatzeari lotutako alderdi guztiak jasotzen ditu.

“150 elikadura produkturekin balioztatu eta gero, ondorioztatu da sistema gai dela elikagaien eta edarien arteko inpaktuaren aldagarritasuna ezagutzeko, eta baita, produktuen tipologia beraren barruan, “txarrenak” diskriminatzeko ere, kontuan hartuta ekoizpen teknikak, gehiegizko enbasea edo garraiatzeko distantzia luzeak”, adierazi du AZTIko adituak.


Erakundeen eta enpresen babesa

ENVIROSCORE sistema ingurumen etiketarako sistema bat da, zientzialari independenteen talde batek garatua, enpresek eta kontsumitzaileek duten kezka gero eta handiagoari erantzuteko, elikagaiak modu jasangarri eta arduratsuagoan ekoitzi eta kontsumitzearen alde. Ekimenak enpresa ugariren babesa dauka, baita ere Eusko Jaurlaritzarena eta Europar Batasunarena, Europako EIT Food elikagaien berrikuntzarako ekimenaren bidez, zeinak elikadura sistema jasangarriagoa, osasungarriagoa eta konfiantzazkoa izateko lan egiten duen.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 07.05.2026

Grupo Iruñaren Iberdrola Dorreko jatetxeak Euskadiko lehen “Sustainable Gastronomy” ziurtagiria eskuratu du

Gehiago irakurri
Albisteak 05.05.2026

AZTIk sistema aitzindari bat garatu du inguraketa-sareak denbora errealean monitorizatzeko eta arrantzaren eraginkortasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna hobetzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 04.05.2026

OR.PA.GU.k eta AZTIk aurrera egiten dute NIR teknologiaren balidazioan, marlin urdinaren identifikaziorako eta arrantza-industriako trazabilitatea hobetzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 17.04.2026

Bakteriofagoei buruzko memoria berria prest

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak