Albisteak

Eusko Jaurlaritzak eta AZTIk luzatu egin dute elementu ozeano-meteorologikoen kudeaketaren arloko lankidetza-hitzarmena

21.12.2021

Gasteiz. 2021eko abenduaren 21. Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren eta AZTI artean, elementu ozeano-meteorologikoen zaintzaren, jarraipenaren, kontrolaren eta kudeaketaren arloan, egindako lankidetza-hitzarmena luzatzea onartu du.

Jaurlaritzari izendatutako eskumenen artean daude titulartasun propioko meteorologia-zerbitzuak planifikatzearekin eta koordinatzearekin lotuta dauden neurriak garatzea eta koordinatzea, bai eta sare ozeano-hidro-meteorologikoa eta eguraldiaren behaketa, analisia eta iragarpena ere.

boya oceano metereologica euskalmet azti

AZTI itsasoko eta elikagaien ikerkuntzan aditua den zentro teknologikoa da, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean izena emanda dagoena. Irabazi-asmorik gabeko eta interes orokorreko erakundea da, EAEko ingurumenaren, meteorologiaren eta, bereziki, ozeanografiaren garapenarekin konprometitua. Hogeita bost urte baino gehiagoko ibilbidea du ozeanografiari eta itsas-ekosistemei buruzko azterketan eta ikerketan, eta hainbat ikerketa egin ditu itsasertzaren eta itsas baliabideen zaintzaren esparruan.

Bai Eusko Jaurlaritzak bai AZTIk hainbat sentsorizazio dituzte instalatuta, eta azterlanak eta ikerketak sortu dituzte, bai eta itsasoaren ezagutza eta atmosferarekin eta gizartearekin duen harremana hobetzeko sistemak ere. Adibide ugari daude, hala nola: itsas prozesuak denbora errealean monitorizatzeko hainbat sistemaren inplementazioa, itsasoaren etorkizuneko portaerari buruzko aurreikuspenak izatea ahalbidetzen duten zenbakizko aplikazioak, portaera horrek gizarteko jarduera-sektore guztietako segurtasunarekin eta eraginkortasunarekin duten erlazioa eta itsasoko eta itsasertzeko ekonomia. 

Itsasoaren eta itsasertzaren portaera behatzeko eta iragartzeko, bi aldeek honako ildo hauek lantzen dituzte: plataforma anitzeko kostaldeko behatokiak garatzea -Euskalmetek erabiltzen dituen buia ozeano-metereologikoak barne- eta kostaldeko arriskuetara bideratutako iragarpena. Lortu den akordioaren bidez hitzarmena 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte luzatuko da. Jaurlaritzak 195.000€ izendatuko ditu 2022ko ekitaldirako diru-laguntza izendun moduan, hitzarmenean bertan aurreikusitako ekintzetarako.

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 17.04.2026

Bakteriofagoei buruzko memoria berria prest

Gehiago irakurri
Albisteak 01.04.2026

AZTIren 2025eko memoria eskuragarri

Gehiago irakurri
Albisteak 20.03.2026

AZTI Karbono Urdineko Ekosistemen Espainiako Adituen Taldeko kide da

Gehiago irakurri
Albisteak 03.03.2026

BTEM Sariek bosgarren edizioa ireki dute Euskadin elikadura eraldatzen duen berrikuntza aitortzeko

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak