Albisteak

AZTI invita a conocer la ciencia del mar en su jornada de puertas abiertas en Pasaia el próximo 18 de octubre

14.10.2025

Edukien aurkibidea

Pasaia, 2025eko urriaren 14 – Aldaketarako Marea ekimenaren baitan —Pasaia Udala ingurumenaren eta elkartasunaren erreferente bihurtzeko bultzatzen ari den proiektua—, eta Euskadiko Klima eta Energiaren Astea (Asteklima) ekimenaren testuinguruan —herritarrak klima-aldaketaren aurrean mobilizatu eta trantsizio energetikoan aurrera egitea helburu duena—, AZTI zentro teknologikoak bere ateak irekiko ditu datorren urriaren 18an, larunbatean, Pasaiako portuan (Herrera Kaia, Portualdea z/g) duen egoitzan.

11:30etik 14:00etara egingo den jardunaldi irekian, herritarrek gertutik ezagutu ahal izango dute ikerketa-zentro horrek egiten duen lana. Izan ere, nazioartean erreferente da itsas eta elikadura-arloetan egiten duen lanagatik. Pasaian, arrantza jasangarriko, ozeanografiako, itsas ekosistemen kudeaketako eta klima-aldaketaren ikerketako proiektuen buru da AZTI, eta gure itsasoak ezagutzen eta babesten laguntzen du.

Bertaratzen direnek aukera izango dute punta-puntako teknologiak ezagutzeko: itsas ibilgailu autonomoak, ikerketa-ontziak, dragak, CTD zundak eta ozeanoak zein itsas zaborrak aztertzeko erabiltzen diren beste ekipo zientifiko batzuk. Gainera, laborategiak bisitatu eta Pasaiako egoitzan egunero lanean diharduten ikertzaileekin hitz egin ahal izango da.

Jarduerarik nabarmenetako bat izango da Ulysses proiektuan parte hartzea, non AZTIk bazkide zientifiko gisa jarduten duen. Haurrek, gazteek eta helduek GPS sistemadun egurrezko txalupa txikiak apainduko dituzte; txalupa horiek itsasora abiatuko dira mezu pertsonalak eramanez eta itsas zaborren ibilbidea simulatuz. Modu sortzaile eta hezitzailea da ozeanoen kutsadura murriztearen garrantziaz sentsibilizatzeko.

Ekimen honekin, AZTIk berresten du zientziarekin, ingurumenarekin eta gizartearekin duen konpromisoa, bere lana herritarrengana hurbilduz eta erakutsiz nola sortzen den Pasaiatik mundu mailako inpaktua duen ezagutza.

“Herritarrek gertutik ezagutzea nahi dugu Pasaiako zentroan egiten den zientzia, itsasoak gure etorkizunean duen balioa eta planeta zaintzeko ekintza txiki bakoitzaren garrantzia”, adierazi dute zentro teknologiko pasaitarretik.

Jardunaldi hau aukera paregabea izango da itsas zientzia barrutik ezagutzeko, ingurune ireki, parte-hartzaile eta familiarteko batean.

AZTIk herritar guztiak gonbidatzen ditu ezagutzaren eta aldaketaren marea honetara bat egitera.

Datu praktikoak

AZTI_pasaia

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 02.07.2026

AZTIk eta EHUk aurrera egin dute hegazti-ekoizpenean Campylobacter murrizteko tresna biologiko berrien garapenean

Gehiago irakurri
Albisteak 25.06.2026

Duela ia hamar urte markatutako atun moja baten berreskurapenak espeziaren arrantzaren kudeaketa jasangarria hobetzen lagunduko du

Gehiago irakurri
Albisteak 24.06.2026

INKUBA SAREA 2-ren aurkezpena: elikagaien teknologiako (FoodTech) berrikuntzarako mugazgaindiko azeleratzailea

Gehiago irakurri
Albisteak 18.06.2026

Food 4 Future 2026: elikagaien industriaren lehiakortasuna zehaztuko duten 10 gakoak

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak