Albisteak

Agour eta AZTIk bat egin dute FoodTech sektorean berrikuntza sustatzeko

24.05.2022

Edukien aurkibidea

firma_AGOUR_AZTI_F4F

Derio, 2022ko maiatzaren 24a– FoodTech startup kopuruaren hazkundea iraultza bat eragiten ari da elikagaien eta edarien industrian, funtsezko zutabea munduko ekonomiarentzat. Research and Markets-ek argitaratu berri duen txosten baten arabera, goranzko joera hori 250 bilioi dolarretik gorakoa izango da 2022an.

Testuinguru honetan, iparraldeko Agour gaztandegiak eta AZTI zentro teknologikoak indarrak batu dituzte Agour Hazitegia sortzeko, Euskadiko eta Iparraldeko FoodTech sektorean ideia berritzaileak bultzatzeko asmoz enpresa emergenteak eta ekintzaileak konektatzeko helburua duen ekintzailetza-hub bat.

Agourrek eta AZTIk lortutako akordioa lau urtez egongo da indarrean eta ekintzailetza korporatiboko modu berri bat proposatzen du, enpresek talentua, negozio-eredu berriak eta teknologia erakar ditzaten ekintzaileekin eta startupekin konektatuz.

Rogelio Pozo AZTIko CEOak azpimarratu duenez, “Horrelako aliantzak funtsezkoak dira ezagutza negozio-aukera bihurtzeko eta emaitzak ehun industrialera transferitzeko”.

Startupen haztegi berri honek ko-kreaziorako gune gisa balioko du, eta berrikuntza irekiko deialdiak sustatuko ditu industriak eskatzen dituen erronkei erantzuteko.

Footech sekoreko abangoardia teknologikoan

Lankidetza honen bidez, bi eragileek sektoreko abangoardia teknologikoan kokatu nahi dituzte Euskadi eta Iparraldea, enpresa-sustapenaren, eskualde-egonkortasunaren, inbertsioaren eta talentu-atxikipenaren bitartez.

Peio Etxeleku Agourreko lehendakariak azaldu duenez, “Gure lurraldearen eta gastronomiaren hazkundea eta balorizazioa gure enpresa-estrategiaren funtsezko ardatzak dira, eta Agour Hazitegia ideia hori oso presente duelarik sortu da”.

Zentzu horretan, eta akordioaren parte bezala, AZTIk Iparraldeko enpresaren esku jarriko ditu bere adituek elikagaien industriaren balio-kate osoan duten ezagutza eta bere instalazioak. Honi esker, proiektuan parte hartzen duten ekintzaileek eta startupek beren soluzioen prototipoak disenatu ahal izango dituzte.

Agour Hazitegia ekimena joan den maiatzaren 17an aurkeztu zen Bilbon, Food 4 Future-Expo FoodTech azokan. Azoka hau Bilbao Exhibition Centren (BEC!) egin zen, eta bertan izan ziren Peio Etxeleku, Agourreko presidentea; Bittor Oroz, AZTIko presidentea eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea, eta Rogelio Pozo, AZTIko zuzendaria.

AGOUR HAZITEGIAri buruz

Agour Hazitegia inkubagailu bat da, eta eskaintza zehatz eta praktikoa etorkizuneko nekazaritzako elikagaien startup-entzat.

Ostatu eta mentoring irtenbide bat da, AGOUR etxeko diziplina anitzeko taldeak lagunduta.

AGOURen barruan, HAZITEGIAk honako aukera hauek emango dizkie enpresei eta startup-ei:

Erlazionatutako aktualitatea

Albisteak 07.05.2026

Grupo Iruñaren Iberdrola Dorreko jatetxeak Euskadiko lehen “Sustainable Gastronomy” ziurtagiria eskuratu du

Gehiago irakurri
Albisteak 05.05.2026

AZTIk sistema aitzindari bat garatu du inguraketa-sareak denbora errealean monitorizatzeko eta arrantzaren eraginkortasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna hobetzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 04.05.2026

OR.PA.GU.k eta AZTIk aurrera egiten dute NIR teknologiaren balidazioan, marlin urdinaren identifikaziorako eta arrantza-industriako trazabilitatea hobetzeko

Gehiago irakurri
Albisteak 17.04.2026

Bakteriofagoei buruzko memoria berria prest

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak