2022ko memoria. Erantzuna zientzian dago
Azken berriak
AZTI eta NEIKER elkarlanean ari dira ENVIRODIGITAL nekazaritzako elikagaien kate osoan ingurumen-hobekuntzarako tresna gisa bultzatzeko
Mikrotomoa: itsasoa geruza finetan mozten zuen erreminta
AZTIk itsas zientzia ezagutzera gonbidatzen du urriaren 18an Pasaian egingo duen ate irekien jardunaldian
Zientzia funtsezko zeregina betetzen ari da elikadura-sistema iraunkor eta osasungarrien garapenean, ekoizpenetik hasi eta elikagaiak banatu eta kontsumitzeraino.
Zientziak ez du galdera guztietarako erantzunik, baina baditu erantzunik onenak, eta, horregatik, zientziaren bitartez elikaduraren balio-katearen erronka handiei soluzioak bilatzen ari gara: itsas jatorriko elikagaien ekoizpen eraginkor eta iraunkorrak, itsasoen kontserbazioa eta erabilera, klima-aldaketa, produkzio-prozesu berriak, elikadura osasungarria, elikaduraren hobekuntza, elikagaien segurtasuna…
2022an ere ikerketa eta zientzia jarri ditugu erdigunean gizarte jasangarriagoa eta osasungarriagoa lortzeko. Gure 2022ko memoriak mugarri nagusiak eta lortutako emaitzak jasotzen ditu.