LIFE Vertalim-ek bigarren kontraste mahaia ospatu du

Pasa den apirilaren 19an, LIFE Vertalim proiektuaren bigarren kontraste mahaia ospatu zen Berriatuako udaletxean.

Bileran, bazkideez gain, ura kudeatzeko erakunde publikoak, pribatuak eta arrain-kontserba enpresen ordezkariak izan ziren. Proiektuaren emaitzak aztertu eta egiaztatu ziren eta antzeko arazoak dituzten beste alde geografikoetan emaitza hauen aplikazioa aztertu zen ere. Partaide guztiek parte-hartzailea izugarria erakutsi zuten, guztiontzako aberasgarriak izango diren ideak eskainiz.

Ur-hondakin industrialen kudeaketa ezartzeko arazo teknikoei dagokienez, gantzen galarazpena enpresen barneko pre-tratamenduetan eta sarean ematen diren azido sulfuriko maila altuak azaldu ziren nagusiki. Era berean, arrain-kontserbek isurketak burutzeko egin beharreko kontrol mota aztertu zen ere. kontrol hori orientatzailea izango dela erabaki zen eta isurketa-txandak ezarri ostean, gomendio batzuk emango dira isurketen simulazio-plataformaren datuetan oinarrituta. Gomendio hauek parte-hartzaile guztien artean adostatuak izango dira.

Beste aldetik, gizarteak arrain-kontserbarekiko izango duen pertzepzio berriari buruz eztabaidatu zen.

Azkenik, kontraste mahai honen konklusio nagusia ingeniaritza on bat hautatzea eta pretratamendua diseinu egoki bat izatea oso garrantzitsua dira arazo operatiboak saihesteko. Era berean, alderdi guztien arteko komunikazioa funtsezkoa da arazo guztiak ahalik eta azkarren konpontzeko.