Bloga

Infografia: arrantza-arteak Euskal Herrian

22.09.2023

Edukien aurkibidea

Arrantza gizakiak egin duen jarduerarik zaharrenetako bat da, izan ere, itsasotik datozen baliabideak elikadura-iturri izan baitira historiaren hasieratik.

Ordutik, arrantza funtsezkoa izan da, bai gure kulturarentzat, eta baita gure ekonomiarentzat ere. Hasieran erabili ohi ziren lantza, sare edo tranpen moduko tresna primitiboetatik abiatuz, arrantzak eboluzionatu egin du, egungo arrantzontzi modernoagoak izateraino. Halaber, teknologia eta berrikuntza behar-beharrezkoak izan dira arrantza-komunitatearen baldintzak, harrapaketen errentagarritasuna eta itsasoko baliabideen jasangarritasuna hobetzeko.

Itsas ingurunean asko dira gaur egun erabiltzen diren arrantza-arteak, bai laket-arrantzan eta baita arrantza komertzialean ere. Beraz, oso garrantzitsua da arteok ongi ezagutzea, batetik gure kulturara hurbiltzen gaituelako, eta bestetik kontsumitzen dugun arrainaren jatorria hobeto ezagutzen lagundu gaitzakeelako.

Infografia honek euskal kostaldeko itsas ingurunean aurkitu ditzakegun arrantza-arte nagusiak aurkezten dizkigu. Ilustrazioak José Miguel Mayo artistak eginak dira, edukiaren ardura AZTIko Arrantza Kudeaketa Jasangarriaren saileko arrantza-datuen taldearena izan delarik. Infografia hiru bertsiotan aurkezten da (euskaraz, gaztelaniaz eta elebiduna), eta hauen helburua gure kostaldeko arrantzan (laket-arrantzan nahiz arrantza komertzialean) erabiltzen diren teknika nagusiak  gizarteratzea da. Bertan itsasontzi eta txanku mota ezberdinen ilustrazioak ageri dira, arte bakoitzaren ezaugarrien deskribapen laburrekin batera.

Arrantza arteak
Esteka honen bidez erresoluzio handiagoko irudia deskargatu ahal duzu.

AZTIren ekarpena arrantza-arteen inguruan

AZTIn arrantza-arteak baloratu, hobetu eta egokitzeko lan egiten dugu, teknologia, ekonomia edota biologia bezalako esparruetatik modu jasangarrienean jardun dezaten.

Irudia bereizmen gorenean nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat info@azti.es helbidera.

Eusko Jaurlaritzak finantzatua, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren bidez (FEMPA)

logo_GV_FEMPA_eu

Erlazionatutako aktualitatea

Bloga 06.10.2026

Sisifo eta kontzientzia planetarioa

Gehiago irakurri
Bloga 04.10.2026

NIR espektroskopia: analisi-denbora laburragoak eta erabaki hobeak elikagai-industrian

Gehiago irakurri
Bloga 30.09.2026

Ingurumen-DNA, hegalaburraren gizentzeak itsas ingurunearekin duen harremana aztertzeko

Gehiago irakurri
Bloga 28.09.2026

Elikagai-xahuketa EBn: araudian, ingurumenean eta gizartean dituen ondorioak

Gehiago irakurri

Harpidetu zaitez gure newsletterrera, AZTIko azken berriak ezagutzen lehena izateko.

Harpidetu
Cookieak