Arrakasta-kasua

Bizkaiko golkoko arrantza-kudeaketa hobetuz, harrapakinak identifikatzeko metodo genetiko bati esker

Erronka

Europako zuzentarauek —hala nola Itsas Estrategiari buruzko Esparru Zuzentarauak eta Arrantza Politika Bateratuak— arrantza-kudeaketa jasangarriagoa sustatzen dute, stocken jasangarritasuna bermatzeko eta ekosisteman oinarritutako ikuspegi baterantz aurrera egiteko. Horretarako, ezinbestekoa da itsas inguruneko harreman trofikoak zehaztasun handiagoz ezagutzea: zer espeziek zer jaten duten, zer lehentasun dituzten eta harreman horiek nola aldatzen diren espazioan eta denboran.

Informazio hori lortzeko, historikoki, urdaileko edukiaren ikusizko azterketa erabili izan da. Prozesu motela eta neketsua da, ezagutza taxonomiko handia eskatzen duena, eta bereziki konplexua —eta, zenbaitetan, ezinezkoa— bihurtzen da elikagaia oso digerituta dagoenean. Zetazeoen kasuan, are zailagoa da informazio hori eskuratzea. Horrek mugatu egiten ditu kudeaketa-eredu errealistagoak elikatzeko erabil daitezkeen datuen kalitatea eta kopurua.

Irtenbidea

Behar horri erantzuteko, AZTIko diziplina anitzeko talde batek —genetikan, itsas ekologian eta ekosistemen modelizazioan espezializatutako adituek osatua— metodo genetiko bat garatu eta baliozkotu zuen, arrainen urdailetan eta zetazeoen gorotzetan dagoen DNAren bidez harrapakinak identifikatzeko.

Prozedura Bizkaiko golkoan merkataritza-interes handia duten bost espezietan aplikatu zen hasieran —antxoa, sardina, legatza, txitxarroa eta berdela—, eta honako helburu hauekin diseinatu da:

Emaitzak

Metodoaren baliozkotzeak agerian utzi zituen ikusizko metodo tradizionalarekiko hainbat abantaila:

Ikerketa-proiektuak

GENGES

Genetatik arrantza-kudeaketara

Proiektua ikusi

Zerbitzuak

Baliabideak modu jasangarrian ustiatzeko aholkularitza zientifikoa prestatzea

Zerbitzua ikusi

Hitz egin dezagun

Kontatu zer behar duzun, eta guk arduratuko gara gainerakoaz.

Harremanetan jarri
Erlazionatutako aplikazio-sektoreak, ikerketa-lerroak eta azpilerroak

Sektoreak: Arrantza eta akuikulturako sektorea

Ikerketa lerroak: Arrantza eta akuikultura eraginkorra eta jasangarria, Digitalizazioa

Ikerketa-azpilerroak: Arrantzaren kudeaketa jasangarria

Cookieak